Prentsa Aretoa
2016/09/13
Bildarratz: “Alderdi Popularrak sendo egin behar dio aurre ustelkeriari herritarrek ez diotelako sinesten”
EAJ-PNVren bozeramailearen iritziz, Rita Barbera ikertuko dutela eta, “gobernatu nahi duen alderdi batek sinesgarritasunik ez duenean arazo bat du”.
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldearen bozeramailearen esanetan, Alderdi Popularrak “sendo egin behar dio aurre ustelkeriari herritarrek ez diotelako sinesten”. Jokin Bildarratzek Rita Barberak Valentziako alkate moduan egin zuen jardueraren inguruan ikertuko dutela eta egin ditu adierazpenak. “Alderdi Popularrak arazo bat du ustelkeriarekin; arauak eta legeak onartu dituela argudiatzen du baina jarrera sendoa erakutsi beharra du”.
Bildarratzek prozedura judizialari errespetua erakutsi dio eta momentuz kausa bat baino ez dela zabaldu egiaztatu du. “Nik ez ditut egingo epaileek egin behar dituzten balorazioak. Ikusiko dugu inputatzen duten ala ez; ostean Alderdi Popularrak eta Barberak berak erabakiko dute zein bide jarraituko duten”. Ordezkari jeltzaleak muzin egin dio senatari andreak eta bere alderdiak “zer egin behar duten eta zer ez” proposatzeari baina, gehitu duenez, “gutariko bakoitza, politikari bezala, geure buruarekin leialak izan behar gara eta horrela gizartearekin ere leialak izango gara”.
Dena dela, Alderdi Popularra egoera zailean dagoela iritzi dio Bildarratzek. “Une hauetan, gobernatu nahi duen alderdi batek sinesgarritasunik ez badu arazo handia du”. Zailtasun honi PPk beste zailtasun bat gehiago ezarri dio bere buruari hartu duen posizioarekin. “Hauteskundeen ostean egoera zailean da, azken lau urteotan gainontzeko alderdiekin harreman txarra izan duelako, haiekin elkarrizketarik izan gabe”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19