Prentsa Aretoa
2016/09/27
Etxanoren iritziz, “ez da sinesgarria” PPk onartu duen demokraziaren kalitatearen eta onbideratzearen aldeko proposamena
Senatari bizkaitarrak gogoratu duenez, badaude ustelkeria aurreikusteko, jazartzeko eta zigortzeko legeak, baina ematen diren erantzunak ez dira ez sendoak ezta irmoak ere.
Demokrazia onbideratzea “guztiz beharrezkoa” dela irizten badio bere, Euzko Abertzaleak Taldeak demokraziaren kalitatearen eta onbideratzearen alde Alderdi Popularrak onartu duen mozioari ezezkoa eman dio, “une honetan ez delako sinesgarria”, argudiatu du Maria Dolores Etxanok. Senatariak gogoratu duenez, aurreko legealdian ustelkeriaren kontrako neurri sorta luzea onartu zen, “beraz, badaude ustelkeria aurreikusteko, jazartzeko eta zigortzeko legeak. Ez balira egongo, lege berriak onartu beharko genituzke; hori da gure lana”. Dena dela, ordezkari jeltzaleak salatu duenez, “agertzen ari diren ustelkeria afera berriei ematen zaizkien erantzunak ez dira ez sendoak ezta irmoak”.
Rita Barbera Goi Ganberan jarraitzea, Alderdi Popularrak gehiengo osoari eman dion erabilera edota indarrean dagoen bederatzi hilabeteetan Gobernuak aurrera eraman duen gestionatzeko modua, edo Rajoyren Exekutiboak 800 indultu baino gehiago eman izana ‘popularren’ ekimenaren sinesgarritasun ezaren adibide moduan jarri ditu senatari bizkaitarrak, eta baita herritarren konfiantza galtzea eta Estatuko erakundeen prestigio galtzearen arrazoi moduan.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19