Prentsa Aretoa

2017/05/31

Iparragirrek Euskadiko “beka sistemaren kontrako bataila” gaitzetsi du eta Estatuko Gobernuari bere kontrako helegiteak kentzea exijitu dio

Senatari jeltzaleak gogoratu duenez, Euskadik duela 30 urtetik hona arautzen ditu bekak “legezkoa, bideragarria eta alderdien adostasuna duen sistemarekin”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Eugenia Iparragirrek “Madrilgo Gobernuak Euskadiko beka sistemen aurkako bataila ireki izana ulertezina” egiten zaiola jakinarazi du eta, Senatuko Hezkuntza Batzordean, Exekutiboari haren kontrako helegiteak ken ditzan eskatzea exijitu dio. Ekimena, dena dela, ez da Gobernuraino iritsiko, PPk saioan duen gehiengoak EAJren mozioa atzera bota duelako.

Hezkuntza arloko bozeramaile jeltzaleak gogoratu duenez, Euskadik duela 30 urte baino gehiago daramatza eskolaratze eta unibertsitate ikasketetako bekak arautzen, hain zuzen ere, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari funtzio hauek transferitu zizkionetik, “legezkoa, bideragarria eta alderdien adostasuna duen sistemarekin”.

Euskadiko eta Estatuko beken arautegiak betekizun desberdinak dituzte zenbait gauzatan. Horien artean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak exijitzen duen aldagarritasuna ez da aplikatzen Euskadin; honen bitartez, ikasle onuradunen artean banatzen da deialdi bakoitzarentzat zuzendu den diru kopurua, horrela bakoitzerako aurreikusi den aurrekontua gaindituko ez dela bermatuz. “Estatuko Gobernuak sistema bateratu nahi du eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzak diru gutxiago zuzendu beharko luke bekak ordaintzeko”.

Ezagutu Gure Senatariak