Prentsa Aretoa
2017/06/07
Iparragirrek RTVEn emakumezkoen kirola “benetan” ikusarazteko neurri berriak eskatu ditu
Ezkutatuz gero, sustapena, babesleak sartzea eta interesa oztopatzen direla ohartarazi dio senatariak erakundeko presidenteari, eta berdintasuna babestu dezala exijitu du.
Maria Eugenia Iparragirrek irrati eta telebista publikoko programazioan emakumezkoen kirolaren presentzia “benetan” sustatzeko helburua duten ekimen berriak eskatu dizkio RTVEko presidenteari. Gizonezkoen kirolak duen difusioarekiko dagoen desoreka ikusita, “etorkizunari begira”, erakundearen kontrolerako Batzordean EAJko bozeramailea denak “orain arte egiten ari dena hobetzeko” ekimenak izango ziren galdetu dio Jose Antonio Sanchezi.
Senatari jeltzaleak RTVEren 17/2006 Legeari heldu dio, honek, zerbitzu publikoko eginbeharretan, “gizon eta emakumeen arteko berdintasuna babesteko eta edozein motatako bazterketa saihesteko” duen derrigortasuna gogoratuz, izan ere, Iparragirreren iritziz, kirol programazioan ez da horrelakorik ematen. “Desoreka, begi bistakoa ez ezik, erabatekoa da gizonezkoen ekimenen mesederako”.
“Emakumezkoen kirola berdintasunaren sustatzaile onena dela” oinarritzat hartuz, Iparragirrek egungo neurriek egoera bere horretan utzi edo gaiztotu baino ez dutela egingo ohartarazi du. “Ezkutatuz gero, ezinezkoa da hauek sustatzea; babesleek ez dute bertan inbertsio errentagarririk ikusiko, bere hazkundea oztopatuz; eta ezingo da hauen jarraipena egin, ondorioz, telebistan agertzen diren gizonezkoen kirolek duten interesa izatera hurbiltzea utopia bilakatuz”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19