Prentsa Aretoa

2017/09/05

Legea betetzeaz ari denean “lege guztiez ala bakarrik berari komeni zaizkionaz” ari den galdetu dio Bildarratzek Rajoyri

Senatuko EAJko bozeramaileak aurreratu du aurten “modu berezian lan egingo” dutela Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren eta espetxeen gestioaren transferentzia lortzeko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jokin Bildarratzek Estatuko Gobernuko Presidenteak aldarrikatzen duen lege betetzeaz ari denean “lege guztiez ala bakarrik berari eta Alderdi Popularrari komeni zaizkienaz” ari den argi dezala exijitu dio. Senatuko bozeramaile jeltzaleak Mariano Rajoyk atzo egin zituen adierazpenei buruz aritu da, zeinetan bere ‘betebeharra legea betetzea eta betearaztea’ direla defendatzen zuen.

Senatariak PPko presidenteak Konstituzioari buruz egin zuen erreferentzia gogoratu nahi izan du Estatuko Gobernu desberdinek Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatutua behin eta berriz bete gabe utzi dutela kritikatzeko, “hau ere Legea dena eta, gainera, Konstutuzio blokea osatzen duena”.  Bildarratzek gogoratu du Itunaren 147 Artikuluak Autonomia Estatutuak Autonomia Erkidegoen oinarrizko arau moduan definitzen dituela, eta Estatuak hauek aitortzeko eta babesteko beharra duela, esate baterako, Gernikako Estatutuaren 18. Artikulua, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren gestioa Euskadiri dagokiola jasotzen duena.  “Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasunezkoa da transferentzia hori eta espetxeen gestioarena eskuratzea; horregatik, aurten modu berezian lan egingo dugu gurea dena exijitzeko, legeak dioena exijitzeko”, azpimarratu du. Bildarratzek ohartarazi duenez, “kataluniarrek bozkatu ez duten Estatutua daukaten bitartean, Euskadin ez daukagu bozkatu dugun Estatutua”.

PSOEk Espainiako lurralde ereduari buruzko Batzordea eratzeko proposamenaren inguruan, EAJko bozeramailea harrituta agertu da Senatuak, “lurralde ordezkaritzarako Ganbera izanik, inolako jokorik ez izatea”. Goi Ganberak Autonomia Erkidegoetako Batzorde Orokorra du “baina ez da batzartzen; Ganbera hilda dago”, iritzi dio.

Bestalde, Bildarratzek jeltzaleek Goi Ganberan alderdi politikoen finantzazioa aztertzeko Batzordera joan gabe jarraituko dutela jakinarazi du. “Itxi egin beharko litzateke edo behar den moduan bideratu, Talde Guztien parte hartzearekin, ez bakarri Alderdi Popularrarekin; eta bertan hausnartu, eztabaidatu eta galde dezatela, eta, batez ere, sortu, proposatu, zehaztu eta onar dezatela. Benetako planteamendu positiboa egin nahi badugu txorakeriak alde batera utzi behar ditugu: finantzazioaz hitz egin, egungo sistemaren arazoak eta dohainak zeintzuk diren eztabaidatu eta gizarteak dituen ardurei erantzuna emateko lan egin: ustelkeria, alderdien finantzazioa… baina ezin da izan batzuen eta beste batzuen arteko tira bira”.

Ezagutu Gure Senatariak