Prentsa Aretoa

2017/09/21

Kataluniako nazio gatazkan duen “jokabide kaltegarria” aldatzeko eskatuko dio Bildarratzek Estatuko Gobernuari

EAJko bozeramaileak “elkarrizketaren bitartez irtenbide adostua bilatzera” dei egingo dio Madrilgo Exekutiboari, datorren astearteko Kontrol Saioan.

rss Ezagutzera eman
Kataluniako nazio gatazkan duen “jokabide kaltegarria” aldatzeko eskatuko dio Bildarratzek Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Jokin Bildarratzek Katalunian sortu den egoera politikoaren gestioan duen jarrera lehenbailehen alda dezala eskatuko dio Mariano Rajoyren Gobernuari. Datorren astearteko Kontrol Saioan, EAJko bozeramaileak “euren jokabide kaltegarria aldatze aldera zer egiteko asmoa duten” galdetuko die Exekutiboko ordezkariei, hain zuzen ere, “Kataluniako nazio gatazkari elkarrizketaren bitartez irtenbide adostua bilatu” ahal izateko.

Senatari jeltzaleak beste behin deitoratu du Gobernuak orain arte eman duen erantzuna, hau “Estatuaren indarra inposatzean eta Kataluniako herritarren ahotsa isilarazteko ahaleginean” soilik oinarrituz. Honen harira, joan den astearteko Kongresuaren Osoko Bilkurak ere Mariano Rajoyren Exekutiboa Kataluniari buruz egiten ari den politika errefusatu zuela gogoratu du.  

Ezagutu Gure Senatariak