Prentsa Aretoa
2017/09/27
Gallastegik Trebiñu Arabarekin batu ahal dadin lege organikoa sortzeko lan taldea eratzea proposatu du
EAJko senatariaren ekimena, Gorteek onartu beharko luketen testua diseinatzeko inplikatutako erakunde guztien parte hartzea planteatzen zuena, bertan behera geratu da.
Victoriano Gallastegik lurralde mugak aldatuz Trebiñuko enklabea Arabako Lurralde Historikoarekin bat egin ahal dadin inplikatutako erakunde guztien parte hartzea bermatuko lukeen lan talde bat sortzea proposatu du, Gorteek onartu beharko luketen lege organikoa barnean hartuko lukeen erresoluzio proposamena egin dezan. EAJko senatariak “arrazoi politikoak dituen bidegabekeri historiko honi irtenbidea emateko zentzua erabili” behar dela aipatu du, “Trebiñoko herritarren legitimitatea” ere baduelako, baina Senatuko Osoko Bilkurak bertan behar utzi du ekimena.
Jeltzaleen ekarpenak “behin betiko soluzio integrala” eman nahi zien gaur egun Burgoseko jurisdikziopean dauden Trebiñoko Konderria eta Argantzungo biztanleek demokratikoki agertu duten aldarrikapenei, udal bietan eta Eusko Legebiltzarrean kontrako bozka bakar bat ere izan gabe berretsi zuten aldarrikapena. Behin betiko legezko soluzio honek lege organiko bat onartzea eskatuko luke derrigorrez, Saenz de Santamaria Presidenteordeak Goi Ganberan eztabaidatu zen interpelazioan jakinarazi zuen bezala.
EAJren emendakina jasotzen zuen mozioa bertan behera geratu da, besteak beste Alderdi Popularraren kontrako botoekin, tartean Iñaki Oyarzabal arabarrarena ere. Senatariaren jokabidea paradoxikoa da, Araban alderdikide duen Carmelo Barriok dei egin zuelako 2013an “Senatuak enklabeen lege bat edo anakronismo historikoetan ainguraturiko egoerak desblokeatzeko planteamenduren bat onartzeko helburuarekin lanei ekin diezaien” Legebiltzarrean helburu honekin Lege Proposamena eztabaidatu zenean. Hala eta guztiz ere, Arabako PPk defendatzen omen duen jokabidearen kontra agertu da Oyarzabal. Orduan, bere Taldeak “Trebiño bezalako enklabe bat egotea administratiboki zentzugabea” zela iritzi zion Barriok. “Ez da eraginkorra, ezta ona ere erakunde eta herritarren arteko harremanetan. Trebiñoko gaian ezados gaude Gaztela eta Leongo erakundeekin; ez dugu ulertzen autonomia erkidego horrek erakusten duen jokabide hertsiarekin. Gainera, badakite, lehenago edo beranduago, Trebiño Araba izango dela”, adierazi zuen orduan.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19