Prentsa Aretoa
2017/10/24
Bildarratzen iritziz, “lotsagarria da arratsalde bakar batean kitatu behar izatea” 155aren inguruko eztabaida Senatuan
EAJko bozeramaileak “elkarrizketa eta negoziazioa” eskatu du Katalunian sortutako egoera konpontzeko, eta horretarako “denbora behar” dela gogoratu du.
Jokin Bildarratzen iritziz, “lotsagarria da arratsalde bakar batean kitatu behar izatea Ministroen Kontseiluak, Konstituzioaren 155. Artikuluaren aplikazioaren arabera, Kataluniarako proposatutako neurriak berrestea helburu duen eztabaida garrantzitsua”. Goi Ganberan EAJk duen bozeramaileak “elkarrizketa eta negoziazioa” eskatu du, berriz ere, Katalunian sortutako egoera konpontzeko bide bakarra dela iritzita, “eta horretarako denbora behar da”, azpimarratu du.
EAJko senatariaren aburuz, martxan jarri den prozedura “Senatuari beste palakada bete lur botatzea da”, argudiatu duenez, “Botere Legegilea Exekutiboaren irizpide eta aginduen pean lanean jartzen duelako”. Alderdien artean 155. artikuluaren aplikaziorako eztabaida duela hilabete batzuk martxan jarri zen arren, “Estatuko Gobernuak arratsalde bakarra ematen dio Senatuari, osteguneko Batzordea, hainbat gai garrantzitsu erabakitzeko, adibidez: President eta Govern-eko sailburuak bere karguetatik kentzeko, telebista autonomikoan esku hartzeko, Mossos D’esquadrako kideei funtzioak kentzeko edota Kataluniako Estatutuko zenbait artikulu, egitez, ezabatzeko”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19