Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2017/12/12

2030 Agenda betetzerakoan “berandu eta duen garrantzia eman gabe” ari dela leporatu dio Iparragirrek Estatuko Gobernuari

EAJko senatariak garapen jasangarrirako helburuei aurre egiteko egutegi zehatza jakinarazi dezala exijitu dio Kanpo Gai eta Elkarlan Ministroari.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Eugenia Iparragirrek Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan aurreikusitako helburuak bete ahal izateko atzerapenarekin ari dela leporatu dio Estatuko Gobernuari. Senatari jeltzaleak Kanpo Gai eta Elkarlan Ministroari gogoratu dionez, Estatu espainiarrak Ekintza Planaren zirriborroa 2018ko otsailerako aurkezteko konpromisoa hartu zuen, baita Nazio Batuetara bidali beharreko Txostena, nazioarteko erakundeko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko Goi Mailako Foro Politikoan parte hartzeko beharrezkoa den Borondatezko Azterketa Nazionalaren ezinbestekoa den Txostena, eta Agenda inplementatzeko Gobernuak beteko duen egutegia aurkeztea eskatu dio.

Senatari irundarrak ohartarazi duenez, txosten honek agente sozial eta politikoen ekarpenak jaso behar ditu, baina “oraindik Autonomia Erkidegoek edo Estatuz azpiko erakundeek nola parte hartuko duten ere ez da zehaztu. Kontzeptu aldaketa egitea beharrezkoa da, lurraldeetan zentratu beharra dago eta ez bakarrik herrialdeetan, ponentzietan hainbat parte hartzaileri entzun izan diegun moduan”.

Horrez gain, Madrilgo Exekutiboak gaiari ez diola duen benetako garrantzia ematen kritikatu du Iparragirrek, izan ere “Ministerio guztiek dute erantzukizunen bat 2030 Agendan jasotzen diren garapen jasangarrirako 17 helburuetan, ez bakarrik Elkarlanekoak. Ez da nahikoa 2030 Agendarako Goi Mailako Talde bat sortzea, erakutsi egin behar da”. Horregatik, Exekutiboak gai honetan benetan sinesten duela erakusteko “aukera galdu” duela iritzi dio EAJko ordezkariak, bere galdera erantzuteko Elkarlanerako sailaren arduraduna bidalita Gobernuko Presidenteak egin beharrean.

Next Euskadi
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Mª Eugenia Iparragire

    Mª Eugenia Iparragire

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Jose Mª Cazalis

    Jose Mª Cazalis

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Victoriano Gallastegi

    Victoriano Gallastegi

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU