Prentsa Aretoa
2018/03/20
Eroritakoen Harana “bakearen monumentutzat” hartuko lukeen hitzarmen berria eskatu du Bildarratzek
EAJko senatariak 1958koa ordezkatzeko akordio berria egiteko egutegia, edukiak, parte hartze tresnak eta kontsentsu politiko eta sozialak ezar ditzala eskatu dio Justizia Ministroari.
Jokin Bildarratzek Siloseko Beneditar Abadiarekin Eroritakoen Harana kudeatzeko dagoen hitzarmena berritzera premiatuko du Justizia Ministroa berau “bakearen monumentutzat” kontuan har dadin. Gobernuaren Kontrolerako galderan, EAJko senatariak 1958an izenpetu zen akordioa ordezkatzera bidean egutegi bat zehatz dezala eskatu dio Rafael Catalari, edukiek bermatu egiten dutelako monumentua “alde bakarreko memoria moduan jaio zela eta gaur egun ere horrela izaten jarraitzen duela”.
Bozeramaile jeltzaleak Justizia buruari exijitu dio aurreikus dezala “noiz, zer, nola eta zertarako” jarri abian akordioa eguneratzeko prozesua; “egutegi bat, edukia, parte hartzeko tresnak eta kontsentsu politiko eta sozialak 1958ko akordioa ordezkatzeko”, zerrendatu duenez. Honen harira, euren baimenik gabe mausoleoan hilobiratutakoen familiartekoekin batzartzeko eskatu dio Catalari, “Parlamentuan agindu bai, baina oraindik bete ez duzuna; seguru ikuspegi interesgarria dutela”, helarazi dio.
Bildarratzek gogoratu du, “aipatzen den ‘Gure Gurutzada Loriatsuan’ hildakoak heroi eta martiri bihurtzeko eta galtzaileak baztertzeko asmoaz gain, indarrean dagoen hitzarmeneko zenbait betebehar, “bete zein ez bete, ez dira egokiak gaur egungo garaietarako ezta Estatu ez-konfesional baterako”. Horien artean, derrigorrez eman beharreko meza batzuk daude: ‘Franco Estatu buru izatera heldu zeneko eguna goresteko’, bere heriotzaren urteurrena edo ‘gure Gurutzada amaitu zenekoa’, akordioak dioenez. “Une egokia da Ondasun Nazionaleko eta Abadiako eskumenak zeintzuk diren zehazteko”.
Bestalde, Euzko Abertzaleak Taldea ez da joango martxoaren 26an Eroritakoen Haranean egitera deitu zen Justizia Batzordeko bilerara joango, prioreak EAJk eskatzen zituen bi neurriak onartu dituela jakinarazi zuelako joan den asteburuan. Santiago Canterak Auzitegi Nazionalean Lapeña anaien hilotzak lurretik ateratzea oztopatzen zuen administrazioarekiko auzi-helegitea kentzea erabaki zuen eta, gainera, baimenik gabe mausoleoan lurperatutakoen familiartekoekin batzartuko dela iragarri zuen, hain zuzen ere, joan den astean Goi Ganberako hitzordura etorri ez zenean Jokin Bildarratzek eskatu ziona.
Gaur goizean Jose Maria Cazalis senatariak baloratu duenez, “dagoeneko gure presentziarik ez da behar, baina euren borondatearen aurka lurperatutakoen familiartekoen eskubideen alde lanean jarraituko dugu eta, batez ere, guda zibila eragin eta irabazi zutenak omentzeko eta galtzaileak umiliatzeko eraiki zen mausoleoari zentzu berria emateko. Existitzen den espazio hau bake eta elkarbizitzarako erreferente bihurtu behar dugu”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19