Prentsa Aretoa

2018/09/11

Cazalisek “zentzugabetzat” jo du “ez beharrezkoa ez jasangarria” ez den hegaluzearen arraste-arrantza pelagikoa mantentzea Europako herrialdeetako flotetan

EAJko senatariak gogoratu duenez, Kantauriko flotek modu tradizionalean arrantza industrial jasangarria modu eraginkorrean egin daitekeela argi utzi dute eta Europako Batzordeak arrantza mota hau debeka dezan eskatzea exijitu dio Gobernuari.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jose Maria Cazalisek “zentzugabetzat” jo du Europako herrialdeetako flotetan hegaluzearen arraste-arrantza pelagikoa erabiltzen jarraitzea “Kantauriko flotek amuzki biziarekin arrantza industrial jasangarria modu eraginkorrean egin daitekeela argi utzi” dutenean. EAJko senatariak Estatuan arrantza modu hau guztiz debekatuta dagoela gogoratu du “arrantza selektiboari esker biomasaren leheneratzea bermatuz, arrainaren kalitatean eraginez; hala ere, bereizketarik eta bazterketen kontrolik gabeko arraste-arrantza pelagikoa egiten uzten da”, ondorioz produktua merkatuz.

Kontrol saioan, Cazalisek hegaluzearen arrantzan Europako herrialdeetako flotetan arraste-arrantza pelagikoa kentzeko helburuarekin Europako Batzordean beharrezko gestioak “lehen bai lehen” egin ditzala eskatu dio Luis Planasi. EAJko senatariak azaldu duenez, “baxurako arrantza industriari kalte konponezina eragin” diezaiokeela ohartarazi dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministroari, espezie bera “arrisku bizian” jartzeaz gain, “ez beharrezkoa ez jasangarria” ez den arrantza mota honekin harrapatutako arrainak modu tradizionalean harrapatutakoak baino “zazpi bider” merkeago saltzen dira portuan, hondatu egiten direlako, eta harrapaketen prezioa oro har jaitsaraziz.

EAJko senatariak ez du eskatu beste mota batzuetako arraste arrantza tipo orokor batzuk debekatzerik, “kasuz kasu aztertu beharko zirenak”, baina modu tradizionalak eragingarriagoak diren kasuetan arrastea mantentzeak ez duela zentzurik mantendu du.

Ezagutu Gure Senatariak