Prentsa Aretoa

2019/04/02

Agirretxea: “Daukaguna defendatu eta dagokiguna aldarrikatu behar dugu, Euskadi baita mugitzen gaituena”

Diputazio Iraunkorrean onartzeke dauden dekretuen aurrean, EAJ-PNV “erabakigarria” dela azpimarratu du Agirretxeak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Joseba Agirretxea balantzea 2
    2019/04/02

    ARTXIBOA JAITSI

  • Joseba Agirretxea balantzea 1
    2019/04/02

    ARTXIBOA JAITSI

Joseba Agirretxeak, egungo diputatua Diputatuen Kongresuan eta datozen hauteskundeetan hautagaia izango denak, azpimarratu du EAJ-PNVk Euskadiren interesen defentsa eta aldarrikapena egiten jarraituko duela. Legealdiaren balantzea egin du Agirretxeak eta berarekin batera izan dira Maribel Vaquero, Mertxe Garmendia eta Luke-Uribe-Etxeberria Senaturako hautagaiak eta egungo senataria den Jokin Bildarratz. “1977. urteaz geroztik, Euskadiren eta euskal herritarren beharrak eta interesak zeuden tokian, EAJ-PNV han izan dela” nabarmendu du Agirretxeak.

Hautagai jeltzaleak azpimarratu du lanean jarraituko dutela bi helburu nagusiekin: “Alde batetik, daukaguna defendatuko dugu eta ez dugu onartuko inolako murrizketarik, ezta gure autogobernua, gure kontzertu ekonomikoa eta gure erakundeak ukituko dituen inor ere. Eta, beste alde batetik, dagokiguna aldarrikatuko dugu, gureak diren eskumenak eta oraindik ez ditugun transferentziak izatea gure eskubidea delako. Horiek dira orain arte borrokarako gure bi ildo nagusiak izan direnak eta aurrerantzean ere izango direnak”.

“Gure helburua Euskadi defendatzea da”, laburbildu du Agirretxeak eta, gehitu du, beharrezkoa dela Euskadiren eskumenak diren horietan Estatuak bere betebeharrak egin ditzan eskatzea. “Orain arte egin bezala, bai Kongresutik bai Senatutik borrokatu egingo dugu. Gure autogobernua sustatzen eta gure kontzertu ekonomikoa zein erakundeak defendatzen”. “Halaber, elkarrizketarako eta negoziaketarako ahalmena defendatuko dugu sutsuki. Izan ere, tamalez, ez dute denek borondate eta ahalmenik izan horretarako: negoziatzeko, hitz egiteko eta ituntzeko”, gehitu du.

Urte hauetan Madrilgo Euskal Taldeak egindakoa “ez da lortu beharreko lana bakarrik izan, baizik eta emaitzak lortu dira, EAJ-PNVren presentzia eta negoziaketa lanarik gabe ezinezkoa izango zena”. Agirretxeak laburbildu duenez, Madrilen EAJ-PNVren presentziaren baloreak landutakoaren eta lortutakoaren “efikazia eta eraginkortasuna” izan dira, “eta ez ranking superfizialak, ez dutenak errealitatea islatzen, baizik eta distortsionatu eta ezertarako balio”.

EAJ-PNV-k Madrilen bilatu eta lortu duena “Euskadirentzako lorpenak” izan dira. Adibide bezala jarri ditu Ordizia eta Beasaingo trenbide-ingurabidea, Zumaiako Santiago hondartzaren birsorkuntza, Irungo trenbide-sarea, Kontxako baranda, inbertsioak Mondragon Unibertsitatearentzat, Matia Fundazioarentzat eta Cidetec-entzat, inbertsioen eta diru-laguntzen handitzea Musika Hamabostaldiarentzat, Zinemaldiarentzat, Jakiunderentzat, Eusko Ikaskuntzarentzat eta Aranzadirentzat. Baita ere Pasaiako portuarentzako inbertsioak “lortu den gutxia EAJ-PNV-ri esker izan baita”. Laburbildu du esanez: “Zerrenda luzea da, baina balio duena lortutako emaitzak dira: nork egin duen zer, eta nork lortu duen zer”.

EAJ/PNV, “erabakigarria” erabakitzeke dauden dekretuen aurrean

Agirretxeak gogorarazi du hainbat dekretu erabakitzen direla bihar bertan Diputazio Iraunkorrean eta EAJ-PNV negoziaketa lanetan diharduela dekretu horiek “Euskadiren eta euskal herritarren eta beraien etorkizunaren eta ongizatearen onurarako” dena bilatzen. Izan ere, Euskadi da mugitzen da gaituena”.

Diputatu jeltzaleak gogora ekarri du EAJ-PNVren botoa negoziatzen ari direla, eta gehitu du, “denborak erakutsi duela benetan erabakigarria dena EAJ-PNV dela, eta ez “politika hau zehazten erabakigarriak direla esaten duten beste batzuk”.

Ezagutu Gure Senatariak