Prentsa Aretoa
2019/04/06
Aitor Estebanek EAJ-PNVren lantaldearen “esperientzia eta gaitasuna” aldarrikatu ditu: “Lanean alde handiarekin irabazten dugu”
EAJ-PNVk Bizkaian Kongresu eta Senatura eramango dituen hautagaitzak aurkezteko ekitaldian, Behe Ganberako talde jeltzalearen bozeramaile eta berrautaketarako hautagaiak baieztatu du beharrezkoa dela Euskadik Madrilen talde indartsua izatea “zentralismo handiagoa eta proposamen atzerakoiak iragartzen dituzten ahotsei aurre egiteko”
Aitor Esteban Santurtzin
MINTZALDIA - 2019/04/06Bizkaiko Kongresu eta Senaturako EAJ-PNVren hautagaitzen zerrenda 2019
HAUTAGAI ZERRENDA - 2019/04/06
Argazkiak...
“Euskal agenda, beti; gure botoen balioa erabiltzen jakitea. Esperientzia, lana eta eraginkortasuna. Itxurakeria gutxi eta lan handia”. Hala deskribatu du Aitor Estebanek, EAJ-PNVk Kongresuan Bizkaitik aurkeztuko duen zerrendako buruak, Santurtzin, EAJ-PNVk apirilaren 28ko hauteskundeetara eramango dituen zerrendak ezagutarazteko egin duen ekitaldian. Estebanek aldarrikatu ditu Alderdiak Kongresurako eta Senaturako aurkeztuko duen lantaldearen “gaitasuna eta dedikazioa”, estatu mailako alderdien aurrean, “itxurarekin obsesionatuta eta ideiarik eta proiekturik gabe” daudelako eta komunikabideren batek argitaratutako “ranking fake” delakoei kasu ez egitea eskatuz. “Ez zaitzatela engainatu argitaratu zuten klasifikazio barregarri horrekin. Hauek dira zenbakiak: EAJko diputatu batek 800tan hitz egin du eta sozialista batek 50tan. Lanean alde handiarekin irabazten dugu guk!”, nabarmendu du.
Estebanek berretsi duenez “Euskadik asko du jokoan” A-28an eta baieztatu duenez “beharrezko dugu gure herriak Madrilen ahots indartsua izatea” “zentralismo handiagoa eta proposamen atzerakoiak” iragartzen dituzten ahotsei aurre egiteko. “Pedro, Pablo biak eta Albert tribunatik zarataka eta esaten dutena entzun gabe ari direnean, ez dira Euskadiz pentsatzen ari, baina EAJk ez ditu euskal interesak inoiz baztertuko”, baieztatu du. Era berean salatu du Kongresuan talde handiak dituzten PPk eta PSOEk “aipatzen duten euskal agenda” hori ez dela inoiz ere antzeman. “EAJk Euskadi mahai gainean jartzen duenean egiten dizkiegun erreklamazioak beren liburuan apuntatzera mugatzen dira”, salatu du.
Hautagai jeltzaleak EH Bilduri zer kritikatu izan du. “Dena da merkadoteknia, argi eta garbi” esan du, eta “aurpegi bikoitza daukate”, salatu du. “Nortasun bikoitza, Jekyll eta Mr Hyde izango balira bezala; Dr. EH eta Mr. Bildu bihurtu dira: Madrilen gratis et amore eta musutruk onartzen dizkiote dekretuak PSOEri, baina Euskadin urteak daramatzate dekretu horien erdiaren erdira ere iristen ez diren neurri sozialei kontra bozkatzen”, kritikatu du.
EAJ-PNVk Bizkaitik Kongresurako aurkeztuko duen zerrendako burua Behe Ganberako Bizkaiko hautagaitza osatzen duten 7 emakume eta gizonekin eta Senaturako hautagaitza osatzen duten 3 hautagaiekin izan da gaurko ekitaldian. Estebanen batera zerrendan joango dira Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea, Josune Gorospe Elezkano, Jon Aiartza Zallo, Ainara Zelaia Markaida, Javier Aldamiz-etxebarria López, Igotz López Torre eta Amaia del Campo Berasategi. Beste alde batetik, Nerea Ahedo Ceza, Mª Dolores Etxano Varela eta Imanol Landa Jauregi dira EAJk Bizkaitik Senaturako aurkeztuko dituen hautagaiak-
Nerea Ahedok, gaur egungo legealdiko senatari eta apirilaren 28ko Hauteskunde Orokorretarako hautagaiak, hitza hartu du eta esan du EAJ-PNVren taldea Madrilera doala “han partiduaren zati bat jolastu” egiten delako; ideia argiak eraman behar diren partidua, alegia, eta “EAJk badaki zertara doan: autogobernua defendatzera, gurea dena eskatzera eta batzuen obsesio birzentralizatzaileak gelditzera”. Baina, “talde hau bueltatu egiten da”, “joan-etorriko txartela da gurea, argi dugulako gure erreferentea Euskadi dela”.
Ekitaldiari hasiera emateko orduan, Itxaso Atutxa EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak hitz batzuk izan ditu “Madrilen ere Bizkaiaren eta Euskadiren alde aurrera egiteko urratsa eman duten emakumeei eta gizonei” bere esker ona adierazteko. “Lantalde indartsua, prestatua, zintzoa, tolerantea eta langilea da hau”, deskribatu du. EAJ-PNVk argi baino argiago dauka “zer nahi dugun eta zertara dedikatuko garen: Euskadi Madrilen”, aurreratu du burukideak. Ildo beretik esan du Espainiako politikan nagusi diren ezegonkortasunari eta krispazioari aurre egiteko “gaur, inoiz baino gehiago, berebizikoa dela Euskal Talde indartsua; Euskal talde bakarrak, soil-soilik euskalduna. Eta EAJ eta Euskal Taldea gauza bera dira; EAJ eta Euskal Taldea sinonimoak dira Madrilen”, baieztatu du. Halaber, “EAJ Madrilen eraginkorra denean, Euskadiri hobeto doakio, Bizkaiari hobeto doakio”, horregatik da hain garrantzitsua Euskal Talde indartsua eratzea, eta hori guk baino ez dugu egingo”, amaitu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19