Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

2019/04/25

“Merezi izan du EAJ-PNVren esfortzuak Forondak gaur egun 24 orduko zerbitzua eman dezan”

EAJ-PNVk Arabatik Kongresurako aurkeztuko duen hautagai Mikel Legardak hitzeman du lan egiten jarraituko duela Foronda izan dadin penintsulako iparraldean kontinente arteko “low cost” linea erregularren basea eta aireportuari lotutako industrialde proiektua garatzera begira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

“EAJ-PNV Madrilera joan zen helburu argi batekin: Garoña ixtea eta Foronda irekitzea. Eta lortu egin dugu. Madrilen bloke borrokan ari ziren bitartean, EAJ-PNVk `akordio´ hitza balioesten zuen itunak eta akordioak adostuaz”, nabarmendu du Mikel Legarda Kongresurako hautagai arabarrak Forondako ateetan, talde jeltzaleak Gorte Nagusietan egin duen lanari esker Arabako aireportuak 24 orduko zerbitzua berreskuratu duen egunean.

“Horregatik egon nahi dugu Madrilen talde indartsu batekin, ezberdintasuna argi eta garbi markatzeko, Estatuak bere konpromisoak bete ditzan eta Araba eta Euskadirentzat akordio onuragarri gehiago lortzeko. Hemen Forondan bezala, Arabako herritarroi eta euskal hiritargo osoari ahalbidetuko digulako behar eta merezi ditugun komunikazioak izatea. Forondako aireportua aukera berri bat da merkantzien eta bidaiarien garraioan, ekonomiaren zutabe garrantzitsua ere delako Euskadin, Araban eta Vitoria-Gasteizen”, azpimarratu du Arbako diputatu eta berrautaketara aurkeztuko den hautagaiak.

“Hemendik aurrera lan egingo dugu Foronda izan dadin penintsulako iparraldean kontinente arteko “low cost” linea erregularren basea, Forondaren ezaugarriak erabat egokitzen baitira halako zerbitzura. Era berean lan egingo dugu Forondan egin dadin aireportuarekin konektatutako industrialdea”, hitzeman du Legardak Foronda herrialde osorako azpiegitura estrategikoa dela baieztatu ondoren. “Hori dela eta, eguneko 24 orduko zerbitzua emateaz gain berreskuratu nahi ditugu Mugako Ikuskaritza Gunea, merkantzien garraioa eta gune frankoa. Ezin da onartu Estatuak Zaragoza eta Burgoseko aireportuak kapitalizatzen jarraitzea Forondaren kaltetan. Eta bidaiarien garraioak, ezinbestean berreskuratu behar dugunak, behar-beharrezko du terminala modernizatzea eta zerbitzuen dotazio egokia behar du bidaiarien hegaldi hauetan zerbitzua emateko” esan du EAJ-PNVk Araban aurkeztuko duen zerrendaburuak.

Legardak azpimarratu du Arasur-Jundiz-Foronda ardatz logistikoa aukera handia dela Araba eta Euskadiren garapen ekonomikorako. Zentzu honetan gogoratu du Madrilgo EAJ-PNV taldeak lortu duela Jundizen merkantzien geltoki intermodala eraikitzea, trenbide autobide gisa, esportazioak eta A-1etik A-68 autopisten arteko transferentziak errazteko. Horrek denak errazago egingo du Arasur industrialdea ahalmen handiko bide hauetara konektatzea.

Ekitaldian Almudena Otaola Senaturako hautagaia ondoan izan du eta baieztatu duenez “gure ardatz logistikoa proiektu estrategikoa da. Berebizikoa da gure ekonomian. Aukera iturri bat da. Gaur, bultzada berri bat emango diogu Forondako 24 orduko zerbitzua hasiko den egunean. Madrilera proposamenak eramaten jarraituko dugu eta azpiegitura hauen gestioa geure esku uztea eskatuko dugu hurbiltasun eta iraunkortasun irizpideetan oinarrituta gure garapen eta ongizaterako. Hori da Euskal Agenda eta EAJ-PNV da lortzeko bermatzaile nagusia”.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Mª Eugenia Iparragire

    Mª Eugenia Iparragire

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Jose Mª Cazalis

    Jose Mª Cazalis

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Victoriano Gallastegi

    Victoriano Gallastegi

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU