Prentsa Aretoa
2019/06/11
Bildarratzek “elkarrizketan oinarritutako eskuzabaltasuna” eskatu du legegintzaldi berriko arazoei aurre egiteko
Senatuko EAJ-PNVren bozeramaileak aurreratu duenez, jeltzaleak konprometituko dira “Gobernuan dagoena dagoela, Euskadiren errealitatea kontuan izango duela” oinarritzat hartuta.
Jokin Bildarratzek “elkarrizketan eta hitzean oinarritutako eskuzabaltasuna eta inteligentzia” eskatu du legegintzaldi berriko arazoei modu egokian aurre egiteko baldintza moduan. Senatuko Bozeramaileen Batzordeko lehen bileraren ostean, Bildarratzek “heldu behar zaion arazoa” dagoela berretsi du, Euskadi eta Kataluniako egoerari erreferentzia eginez. “Ez dugu ezer lortuko begiak itxiz edo inposizioaren bitartez; argi dago marko juridiko baten barruan lan egin behar dugula, baina ez dugu ezer lortuko legea bakarrik erabiliz akordioak bilatzeko elkarrizketari eskua luzatzen ez badiogu”.
Bozeramaile jeltzaleak legegintzaldi “konplikatua” iragarri du, Senatuan hasieratik markatuta dagoena Raül Romevaren eskubideak baliogabetu ostean, “izan dituen, dituen eta izango dituen ondorioekin, epe labur, ertain eta luzera”. Bildarratzek argi azaldu duenez, senatari kataluniarra “milaka botorekin” aukeratu zuten eta, ondorioz, “inork ez du ulertzen hiritarren ordezkari moduan dagokion papera ezin bete izatea”.
Legegintzaldi berrian EAJ-PNVk izango duen paperari dagokionez, aurrekoetan izan den berbera izango dela aurreratu du senatariak. “Gobernuan dagoena dagoela, Euskadiren errealitatea kontuan izango duela oinarritzat hartuta konprometitzen gara”, baita ere, “parte hartzen dugun erakunde guztiei egonkortasuna emateko”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19