Prentsa Aretoa

2020/02/11

EAJ-PNVk eskatu du Gobernuak Billy el Niño poliziaren zerbitzu-orria argitaratzea

“Arrazoigabe” jotzen du Senatuko Mahaiak txosten hori Barne Ministerioari eskatzeko izapidea atzeratzea, horretarako “argudio juridikorik ez dagoelako”

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk eskatu du Gobernuak Billy el Niño poliziaren zerbitzu-orria argitaratzea

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk egoki jotzen du Gobernu zentralari Billy el Niño poliziaren zerbitzu-orria eskatzea. Senatuko Mahaiko PSOE eta PPko ordezkariek hurrengo bilera baterako uztea erabaki dute dagokion Ministerioari eskari hori aurkezteko izapidea onartuko den ala ez erabakitzea, eta argudio modura erabili dute ustezko zalantza juridikoak daudela oraindik argitu gabe daudenak. Hala eta guztiz ere, Mahaiko Bigarren Idazkari Imanol Landak erabaki horrekiko desadostasuna adierazi du. Landaren esanetan “ez dago arrazoirik ezta argudio juridikorik ere Mahaiak eskari hori izapidera onar ez dezan eta izapidea bideratzea eragozteko. Beraz, atzerapen hori arrazoigabea da erabat”. Era berean esan du agiri horiek eman egin behar direla esandako poliziaren historialaren inguruan “beharrezko dugun gardentasunaren mesedetan”, bereziki “funtzionario publiko baten zerbitzu-orria delako. Eta, gainera, lehenetsi behar dena da biktimek merezi duten egia eta justizia eskaintzea eta errepresio frankistaren gorabeherak behin betiko argitzea”.

Ezagutu Gure Senatariak