Prentsa Aretoa
2020/06/11
Gutxieneko Diru-Sarrerak “DSBEa eta EAJ-PNVren azken urteetako gizarte politikak balioesten dituela” aldarrikatu du Bildarratzek
Senatuko Talde Jeltzaleko bozeramaileak nabarmendu du Euskadin Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta dagoela “batzuek hiritarren alde lan egiten genuen bitartean , esker abertzalea erakundeetatik kanpo egotea aukeratu zuelako”.
Jokin Bildarratzek nabarmendu du Gutxieneko Diru-Sarrera onartu izanak Euskadiko DSBEa eta EAJ-PNVk abian jarritako gizarte politikak balioestea suposatzen duela: “ Gure jarrera eta gizarte politika aurrerakoiak finkatzen ditu. Euskadin ez dira berriak, azken 30 urteotatik baititugu”. Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Senatuko Euskal Taldeko bozeramaileak bere alderdiaren lana balioetsi du Estatu mailako laguntzen kudeaketa Euskadira transferitzea eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarekin koordinatzea ahalbidetzen duten xedapen gehigarriak adostea ekarri duena. Era berean nabarmendu du atzo bertan Kongresuan berretsi zen Errege Lege Dekretua benetan denbora laburrean onartu dela.
Euskadiko DSBEarekin alderatu du EAJ-PNVko senatariak Estatuan “egoera txarrenean dagoen jendeari gutxieneko baliabideak emateko araudia onartzeko eman den 30 urteko atzerapena”, eta gogora ekarri du Javier Maroto, oraindik Vitoria-Gasteizko alkate eta Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide zelarik “figura horren kontra zegoela, PPren jarrera horrek ekarri dituen ondorio txarrekin”. Era berean, Elkarrekin Podemosek Jaurlaritzari DSBEagatik jaso beharreko zenbatekoa handitzea eskatu izana kritikatu du. "Hor duzu Gobernu zentralaren adibidea, 465 euroko laguntzarekin".
Eh Bilduk Gorte Nagusietan izan duen jokabideaz galdetuta, Bildarratzek "ongietorria" egin die, ezker abertzaleak urteak eman ondoren "Gorte Nagusietara Euskal Agendaren alde lan egitera joaten ginenak iraintzen". "Badirudi berrogei urte beranduago konturatu direla positiboa dela euskal herritarren interesen alde lan egitea". Adibide gisa, Euskadik duela hiru hamarkadatik DSBEa jasotzen badu, "Herritarren alde lan egiten ari ginelako da, eta beste batzuk, ezker abertzalea kasu, ez zeuden erakundeetan eta ez zuen ematen etorriko zirenik ere. Oraindik konpondu gabe jarraitzen duten zenbait gaik ez dute elkarrizketa errazten ", gogorarazi du.
Halaber, Bildarratzek gaitzetsi egin du Madrilen politika egiteko modu gisa ezarri den tentsio- eta irain-giroa, osasun-larrialdi egoera batean "akordioaren eta gobernantza partekatuaren alde lan egin dugunon aurrean". Normaltasun berrirako dekretuarekin, gure eskumenen eta ekintzen jabe gara ".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19