Prentsa Aretoa

2020/11/11

María Dolores Etxanok Euskadiri lana eta familia bateratzeko neurriak garatzen jarraitzea ahalbidetzen dion eskumen-esparrua defendatu du

EAJ-PNVko senatariak agerian utzi du zaintza-lanak neurriz kanpo egozten zaizkiela emakumeei, eta neurriak egoeraren araberako planotik egiturakora igarotzeko eskatu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • EAJ-PNV defiende el marco competencial que permite a Euskadi seguir desarrollando medidas de conciliación laboral y familiar
    2020/11/11

    ARTXIBOA JAITSI

Maria Dolores Etxanok Euskadik lana eta familia uztartzeko neurriak garatzen jarraitzeko dituen eskumenak errespetatzea defendatu du. Goi-ganberako Berdintasun Batzordean, EAJ-PNVko senatariak Gobernu zentralari eskatu dio osasun-krisia dela-eta adingabeak, adinekoak edo mendekoak artatzeko lanaldia murriztu dutenei prestazioak diseina diezazkiela, nahiz eta aldarrikatu duen hori aspalditik garatzen ari dela Euskadin, berdintasuna sustatzearen eta gizarte-ordena erantzunkide berri bat lortzearen ikuspegitik. Neurri horiek "finantziazio lerro berriak dituzte orain, batzuk berariaz sortuak alarma egoerak sortutako beharrizanetara", gaineratu du.

Horien artean, Etxanok aipatu ditu mendekotasuna duten pertsonak edo adinekoak artatzeko zentro eta ikastetxeen itxierak kaltetutako familientzako diru-laguntzak, bai eta Covid-19-ak kaltetutako edo isolatutako pertsonen senitartekoentzako diru-laguntzak ere, zaintza-lanak egin behar badituzte. "Lan- eta familia-bizitza bateragarri egiteko, seme-alabak zaintzeko, lanaldia murrizteko edota lan-eszedentziarako laguntza-dekretu horiek guztiak, eta Covid-19ren ondorioei erantzuteko dekretu osagarriak, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak baimentzen dituen eskumenen babesean ematen dira", azaldu du, horien errespetua eskatuz.

Agerian geratu da zaintza-lan horiek neurriz kanpo egozten zaizkiela emakumeei, eta beraiengan Covid-19ak ondorio negatibo handiagoak izan dituela. Horren ostean, Etxanok eskatu du genero-ikuspegia txertatuko duten neurriak hartzea kontziliazioaren, erantzunkidetasunaren eta berreraikuntzaren esparruan hartzen diren neurrietan, "krisi batek berriro ere desberdintasunak areagotzea eta emakumearen eskubideen eta berdintasunaren egikaritzan atzera egitea saihesteko". Nabarmendu duenez, "erronka nagusia izango da koiunturatik egitura-planora igarotzea, non harreman bidezkoagoak eraiki ahal izango diren pertsona guztien artean eta etxe guztietan", eta botere publikoei dei egin die behar diren arau-aldaketak sustatzera, enpresek eta administrazio publikoek "arduraz erantzun dezaten, betiere autonomia-erkidegoen eskumenak behar bezala errespetatuz".

Ezagutu Gure Senatariak