Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2021/06/22

Estefanía Beltrán de Herediaren ustez, Proceseko buruzagien indultua justifikatuta dago, eta Estatuaren lurralde-errealitateari buruzko eztabaida bazterrean ez uztea eskatu du

Negoziaziorako, akordiorako eta itunerako elkarrizketa-gune lasai bat irekitzea eskatu du, Kataluniaren eta Euskadiren errealitate nazionalen enkajerako.

rss Ezagutzera eman
Estefanía Beltrán de Herediaren ustez, Proceseko buruzagien indultua justifikatuta dago, eta Estatuaren lurralde-errealitateari buruzko eztabaida bazterrean ez uztea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVko Senatuko bozeramaile den Estefania Beltran de Herediaren iritziz, justifikatuta dago Estatuko Gobernuak Procesean kartzelatutako buruzagientzat onartutako indultua. Talde Popularrak berau errefusatzeko aurkeztutako mozioaren eztabaidan, senatari jeltzaleak "gizatasuna" eskatu du grazia neurriaren alde egiteko, eta "Katalunian elkar ulertzeko elkarrizketaren bidean aurrera egiteko lehen urratsa" izan behar duela gaineratu du. Premiazkoa da bizikidetza normalizatzea eta egonkortasuna itzularaztea".

Beltran de Herediak berretsi egin du EAJ-PNVk beti izan duen desadostasuna Auzitegi Gorenak emandako epaiarekin eta Kataluniako buruzagiei ezarritako zigor neurrigabeekin, eta agerian utzi du egungo egoera "politikaren porrotari" erantzuten diola; "elkarrizketaren bidea ukatzearen ondorioa da, intransigentzia eta inposizioa hautatuz; eta, funtsean, politikatik arazo politiko bati – arazo nazionala – heltzeko ezintasunaren ondorioa".

Ildo horretan, "indultuek sortutako hautsak muinetik ihes egin" nahi duela ohartarazi du, eta horregatik "Estatuaren lurraldearen errealitateari buruzko eztabaida ez baztertzea" eskatu du. Horretarako, negoziaziorako, akordiorako eta itunerako elkarrizketa gune lasai bat irekitzea eskatu du, Kataluniaren eta Euskadiren errealitate nazionalak enkajerako. "EAJ-PNVk aldebiko negoziazio esparru batean euskal herritarrek adostutako eta legezko erabakitzeko eskubidearen alde lan egiten jarraituko du.

Next Euskadi