Prentsa Aretoa
2021/10/28
EAJ-PNVk “atzeraezin” jotzen du Zigor Kodearen betiko espetxe zigorra ezabatzeko erabakia
Jeltzaleek eskatuko dute Estatuaren Administrazio Orokorrean Euskadiko hiritarrei euskarazko arreta bermatzera begira Estatuko gobernuak eginikoak
Ahozko Galdera Osoko Bilkuran. Mertxe Garmendia. Arreta euskaraz EAP
OSOKO BILKURARAKO GALDERAK - 2021/10/28Ahozko galdera Osoko Bilkuran. Imanol Landa. Espetxe zigor berrikusgarria
OSOKO BILKURARAKO GALDERAK - 2021/10/28
Euskal Taldeak ahozko galdera bi erregistratu zituen atzo, datorren asteartean Senatuan egingo den Kontrol Bilkuran planteatuko direnak. Galdera bi hauen bidez fokua jarri nahi da Zigor Kodean jasota dagoen betiko espetxe zigorra ezabatzeko erabakian eta Estatuko Administrazio Orokorrean euskara erabiltzeko bermean.
Lehen ekimenaren bidez, Justizia Batzordeko bozeramaile Imanol Landak Espainiako gobernuari eskatuko dio zigor hau ezabatzea. Izan ere, jetzalearen aburuz, zigor hau “ez ditu zuzenbide penalaren oinarriak, ezta zigorren humanizazioa betetzen, ez dio pertsonen dignitateari errespetua eta ez da eraginkorra haren funtzioa burutzen”.
Talde jeltzalea betiko espetxe zigor berrikusgarriaren kontra agertu da. Izan ere, Eusko Legebiltzarrean parlamentuaren gai honen inguruan bultzada jaso duten ekimenen aurka egin dute jeltzaleek. Gogoratu beharra dago Kongresuko Euskal Taldeak zigor hau indargabetzea eskatzeko aurkeztu zuen Lege Proposamena, Behe ganberaren gehiengoaren babesa jaso zuena izapidera onartzera begira.
EAJ-PNVk aurkeztu duen bigarren galdera, Mertxe Garmendia senatariak egingo duena, Espainiako exekutiboak legealdi honetan zehar hartu dituen neurriak ezagutzera bideratuta daude, Estatuko Administrazio Orokorrak Euskadin dituen erakundeetan euskarazko arreta bermatzeko.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19