Prentsa Aretoa
2021/11/29
EAJ-PNVk Venezuelan “benetako demokrazia” babesten duela berretsi du Senatuan
Almudena Otaola Hegoamerikako herri horretako hauteskunde sistema irregularra salatzen duen Esdata GKEko ordezkaritzarekin batzartu da.
Almudena Otaola senatariak EAJ-PNVk Venezuelan benetako demokrazia izan dadin historikoki eman duen babesa berretsi dio Esdata GKEaren ordezkaritzari. Hego Amerikako herrialde horretako hauteskunde-sistema irregularra salatzen duen aditu-plataforma horren sortzaileetako batek, Guillermo Salasek, agerraldia egin du Iberoamerikako Gaien Batzordean, EAJ-PNVren Talde Parlamentarioaren ekimenez. Bertan salatu duenez, boto-sistema automatizatuak sufragioaren sekretua bermatzen ez duela nabaritzeak hautesleak beldurrarazi egiten ditu; horren eraginez, “boterean dagoen taldeak gero eta gehiago kontrolatzen ditu hauteskundeak, boterea eskuz alda ez dadin bermatzeko”. Salasek adierazi duenez, “Venezuelako Gizarte Zibilak hauteskunde libre, garden eta bidezkoen aldeko aldarria egiten du, eta alderdiei bozketa-sistema automatizatua desmuntatzeko eskatzen die”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19