Prentsa Aretoa

2022/02/01

Maribel Vaquerok Etxebizitza Legea “lur ahul eta arriskutsuan eraikitzen” dela ohartarazi dio Estatuko Gobernuari

Raquel Sánchez ministroari adierazi dionez, lege-proiektua “pitzadura handi batekin jaio da”, eskumenen eremua higatzen duelako eta erakunde eskudunak gutxiesten dituelako.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maribel Vaquerok Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroari ohartarazi dionez, Etxebizitza Eskubidearen Legea “lur ahul eta arriskutsuan eraikitzen da, eskumen-eremua higatuz eta eskumenak dituzten erakundeak gutxietsiz”. Horrela mintzatu da EAJ-PNVko senataria, gaur Ministroen Kontseiluan onartu duen lege-proiektuan Estatuak “berezkoak ez dituen eskumenak bereganatzen dituelako” etxebizitzaren arloan eta autonomia-erkidegoei dagozkienak.

Senatuko Gobernuaren kontrol-saioan, Vaquerok Raquel Sánchez ministroari jakinarazi dionez, "nahastu egiten duzue zer eta nor; nahastu egiten duzue oinarrizko eskubidea eta oinarrizko eskubidea gauzatzea nori dagokion” etxebizitza-arloko eskuduntzak bereganatuz oinarrizko eskubidetzat hartuta eta, horretarako, “Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuen aurkako interpretazioaz baliatuz”. Gaineratu duenez, “oinarrizko eskubidearen argudioak balio ez zaizuenean berdintasun-printzipioarena aplikatzen duzue, eta hori, oker, ordenamendu juridikoaren uniformetasuntzat hartzen da”. Gobernu zentralari autonomien estatuan ez sinestea leporatzeaz gain, Vaquerok agerian utzi du “eskumen-eremua behin eta berriz alde batera uztea aukera politikoa da, Gobernu honek aukeratzen duena”.

Koalizio-gobernuak “eskumen-inbasio larri” hori barne hartzen duen lege-proiektua onartu ondoren (Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren txostenak ere onartu du), senatari jeltzaleak planteatu du lege hori “arrakala handi batekin jaio” dela, eta “parlamentuko tramitazioan bideratu ahal izatea espero dugu”.

Ezagutu Gure Senatariak