Prentsa Aretoa

2022/05/24

Rosa Peralek autonomia-erkidegoekin “lehenbailehen” lan egiteko eskatu dio Hezkuntza ministroari, unibertsitatera sartzeko proba berria zehazteko

Ohartarazi duenez, batxilergoan matrikulatzen ari direnek ez dakite zein irizpideren arabera ebaluatuko diren EBAUn 2024an.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko Rosa Peral senatariak Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroa premiatu du “lehenbailehen” has daitezen autonomia erkidegoekin lanean unibertsitatera sartzeko proba berriaren baldintza orokorrak eta egitura zehazteko, 2023-24 ikasturtearen amaieran indarrean sartuko den proba. Gaurko Gobernuaren kontrolerako saioan, ordezkari jeltzaleak adierazi du, LOMLOEren ezarpenaren ondoriozko curriculuma aldatu denez, EBAU berriarekin lehen aldiz azterketa egingo dutenek hurrengo irailean ekingo diote batxilergoari. “Hezkuntza-komunitateak ezin du itxaron”.

Pilar Alegria ministroari egindako galderan, Rosa Peralek azpimarratu du ikasle horiek bigarren ikasturtea amaitzean zer sarbide-azterketari egin beharko dioten aurre jakin behar dutela. “Hautazkoak aukeratzeko eta batxilergoko modalitatea arte. Batxilergoko lehen mailako matrikula eskatzen ari dira modalitate eta modalitateko hautazko irakasgai batzuetan oraindik zehazki jakin gabe nola kalkulatuko den espedienteko batez besteko nota unibertsitatera sartzeko; ez dakite ikasgai bakoitzak aukeratzen den karreraren arabera zenbat haztatuko duen, sistema oraingoa bezalakoa izango den, edo, aitzitik, ez badu zertan horretaz arduratu, eta haren aukeraketa beste irizpide batzuetan oinarritu daiteke”. Peralek gaineratu duenez, irakasgai berriak eman ahal izateko irakasleek zer lanbide-profil izan behar duten ere ebatzi gabe dago.

Euskal Talde Parlamentarioko senatariak Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroari ohartarazi dio otsailean EBAUren ereduan aldaketak iragarri bazituen ere, oraindik ez duela “ezer partekatu autonomia erkidegoekin”. Bere erantzunean, ministroak lanean ari direla, esan du baina ez du datarik emateko konpromisorik hartu.

 

Ezagutu Gure Senatariak