Prentsa Aretoa

2023/03/16

EAJ-PNVk Nadia Calviño animatu du industria proiektu estrategikoak Berreskuratze Planaren “giltzarri” izan daitezen

Luke Uribe-Etxebarriaren iritziz, beharrezkoa da Estatuko hainbat lurraldetan instalatutako industria-gaitasunak indartzea

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko Luke Uribe-Etxebarria senatariak industriari zuzendutako proiektu estrategikoak “Berreskuratze eta Erresilientzia Planaren eta Gehigarriaren giltzarri bihurtzeko” deia egin dio Nadia Calviñori. Gobernuko lehen presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako ministroak, Europar Batasunerako Batzorde Mistoan gaur egindako agerraldian, Uribe-Etxebarriak gogorarazi dio “beharrezkoa dela Estatuko hainbat lurraldetan instalatutako industria-gaitasunak indartzea”, PERTEen bidez.

Estatuko Funtsen lehen xedapena egin zenetik urte eta erdi igaro denean, EAJ-PNVko ordezkaria pozik agertu da industriaren aldeko apustu irmoa egin duelako, Euskal Talde Parlamentarioak behin eta berriz eskatu duen bezala, eta EBren eta Sanchez presidentearen diskurtsoan bete-betean sartu delako. “Ez bakarrik Euskadi herrialde nagusiki industriala delako, baizik eta industria, etengabe modernizatzen ari den industria, ekonomia indartsu eta erresiliente baten funtsezko oinarria delako, kalitatezko enplegua eta gizarte-ongizate zabala sortzen duena”.

Uribe-Etxebarriak gogorarazi du estatuburuek eta gobernuburuek azpimarratu dutela garrantzitsua dela Europako oinarri ekonomikoa, industriala eta teknologikoa babestea eta Europako industria-politika anbiziotsua izatea, trantsizio ekologikoak eta digitalak ahalbidetzeko, mendekotasun estrategikoak murrizteko eta Europako ekonomiaren lehiakortasuna eta produktibitatea bultzatzeko. Halaber, Sánchez presidenteak berak aurreratu zuen Estatuko industria-sarea babesteko tresna komunitario bat sortzea babestuko lukeela, gaur egun energiaren prezioen garestitzeagatik sufritzen ari baita.

Ezagutu Gure Senatariak