Prentsa Aretoa

2024/02/06

EAJ-PNV hezkuntza hobetzeko PPk proposatutako ‘Estatu Itunaren‘ aurka agertu da

María Dolores Etxanok LOMLOEk lortutako adostasuna lehenetsi du, LOMCEk euskal hezkuntza-sistemarentzat zekartzan arazoak ezabatzen dituena

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Dolores Etxanok aurreratu du EAJ-PNV aurka agertuko dela Alderdi Popularrak hezkuntza hobetzeko proposatu duen ‘Estatu Ituna’ delakoaren mozioan. Senatari jeltzaleak ekimenaren sustatzaileen justifikazioei kontra egin die, eta, batez ere, 2019an aurreko LOMCE -Kongresuko 11 talde politikoetatik 10 kontra izan zituen legea- aldatzen zuen LOMLOE onartzeko lortutako adostasuna balioetsi du. "LOMLOE negoziatu eta adostu zuten Parlamentuko hainbat taldek, tartean EAJ-PNVk. Talde Parlamentario Popularrak ez zuen parte hartu, baina horrek ez du esan nahi adostasunik edo akordiorik ez zegoenik ".

Etxanok onartu duenez, indarrean dagoen legea “ez da gure legea", baina aurreko legeak euskal hezkuntza-sistemari eragiten zizkion hainbat arazo ezabatzen dituela esan du. "Wert Legeak ez zuen errespetatzen Euskadiren berezitasuna, ezta gure eskumenak ere, are gutxiago gure hizkuntza propioa. Lege horren aurka agertu ginen Estatuaren errealitate eleanitzaren inguruan egiten zuen tratatzeagatik, curriculumaren eraketagatik, zikloen antolaketagatik, ebaluazio-sistemagatik, lanbide-heziketaren ereduagatik edo ikastetxeen autonomia faltagatik, besteak beste", adierazi du. Horregatik guztiagatik, popularrei’ galdetu die ea asmo hori ezkutatzen ote duen beraiek egin duten hezkuntzaren aldeko Estatu itunaren proposamenak.

 

Ezagutu Gure Senatariak