Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2024/02/12

María Dolores Etxanok eskualdeko Perteak aktibatzea eskatu du, euskal proiektu estrategikoak garatzeko

Europako funtsak EEEetara jotzen duten enpresetara bideratzea aurpegiratu du, Stellantisen kasuan bezala, Urdulizko Mecaner bezalako bere jabetzako konpainiak itxi eta deslokalizatzen dituena

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko Maria Dolores Etxano senatariak hainbat sektoretan eskualdeetako perteak aktiba ditzala eskatu dio Espainiako Gobernuari, gaur egun ekonomia suspertzeko eta eraldatzeko proiektu estrategikoak "ez direlako behar bezala iristen ari, eta gauzatu gabe geratzen ari direlako, hain zuzen ere, horiek ez datozelako bat industria horiek egin behar dituzten beharrizanekin eta moldaketa prozesuekin".

Europako terminologian "eskualdeetako gobernuak" izenez ezagutzen direnek Perteetan parte-hartze aktiboa izatea eskatu du Etxanok, eta kritikatu du Espainiako planaren antolaketak berak ez diela utzi funts horien lurreratzea produkzio-sare bakoitzera egokitzen. "Euskadin, arlo horretan eskumena dugu, eta baita esperientzia handia ere industria lehiakorrena sustatzen eta autonomia-erkidegoan urteetan abian jarri diren planak bultzatzen. Beraz, aukera handia izango litzateke produkzio-eraldaketarako, sektore bakoitzaren ehun ekonomikoa eta balio-kateak ezagutzen baitituzte, eta hori guztia efizientzian eta produktibitatean irabazteko", aipatu du.

Senatari jeltzaleak posizio hori defendatu du Autonomia Erkidegoen Batzordean, PSOEren mozio baten eztabaidan. Mozio horrek industria deskarbonizatzeko Pertean jasotako laguntzak hedatzea eskatzen zion Gobernuari, eta, besteak beste, Stellantis aipatzen zuen, Urdulizen dagoen Mecaner enpresaren jabea, eta Frantziako multinazionalak itxiko duena bertako 148 langileak lanik gabe utziz. Gauzak horrela, Etxanok ohartarazi du Europako funtsek produkzio-eraldaketarako eta lan-gaitasunerako balio behar dutela, "eta, gainera, enpleguari eusteko", eta hori ez dela betetzen ari aipatutako enpresa bizkaitarrari dagokion kasuan.

Next Euskadi
Ezagutu Gure Senatariak