Prentsa Aretoa
2024/04/02
Igotz Lópezek energia eolikoa, eguzki-energia, kogenerazioa eta biomasa sortzeko megawattak enkantean jartzeko eskatu dio Ribera ministroari, energia sektore horien biziraupenerako
Agerian jarri duenez, trantsizio energetikoak sendoa izan behar du eta teknologia guztiak behar ditu benetan hornidura elektriko iraunkorra izateko
EAJ-PNVko Igotz López Torre senatariak Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren ministroari eskatu dio enkantera atera ditzala energia eolikoaren, eguzkiaren, kogenerazioaren eta biomasaren sorkuntzarako gaitasun-megawattak, energia sektore horien biziraupenean laguntzeko. Gaur arratsaldeko kontrol saioan, ordezkari abertzaleak gogorarazi dio Teresa Ribera ministroari "elektrifikazioa dela karbonoa kentzeko prozesua bizkortzeko biderik eraginkorrena", baita "trantsizio energetikoak sendoa izan behar duela eta teknologia guztiak behar dituela, benetan hornidura elektriko iraunkorra izateko", eta horretarako, Estatuak aukera handia duela uste du, mix energetiko osoa duelako.
Senatari jeltzaleak gogorarazi duenez, 2022ko azaroan berriztagarrien arloan egindako azken deialdia porrota izan zen, enkantean jarritako 3.300 MWetatik 50 bakarrik esleitu baitzituzten. "Kostuekin eta merkatuarekin bat ez zetozen prezioak zirelako egin zuten porrot, eta sekretismoagatik", deitoratu du. Prozesu hori betetzeak industria-inbertsioko eta inbertsio berdeko ziklo berri bat irekiko luke, eta mila milioi euro baino gehiago mugiaraziko lituzke hainbat sektoretan, errentagarritasuna bultzatzeko eta lanpostu ugari sortzeko. "Sektore berriztagarrian ia 100.000 enplegu daude, eta 200.000 enplegu baino gehiago kogenerazioaren sektorearen mendeko industrian", adierazi du.
Ribera ministroaren esanetan, Gobernuaren asmoa da ingurumen-bikaintasuna ez ezik, gizarte-bikaintasuna ere bermatuko duen prozesu bat egitea. "Horregatik, entzumen-prozesu bat aktibatu dugu lurraldeko aktoreekin, industria-eragileekin eta eragile energetikoekin batera, datozen asteetan bukatzea espero duguna, eta zehaztuko digu zeintzuk diren baldintza horiek, prezio-baldintzen gainetik, enkante-sistema berrian sartzeko".
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08