Prentsa Aretoa
2024/04/24
Estefanía Beltrán de Herediak euskal flotari dagokion hegalaburraren arrantza kuota defendatu du
EAJ-PNVko bozeramaileak PPren "joko populista" kritikatu du, Kataluniako hauteskundeen atarian Mediterraneoan egiten diren arrantza modalitateen aldeko neurriak proposatu dituelako, besteak beste
EAJ-PNVk Senatuan duen bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak euskal arrantzaleei dagokien hegalaburraren kuota defendatu du, Mediterraneoan egiten diren atun-arrantzaren modalitateen alde Espainiako Estatuaren kuota esleitzeko irizpideak berrikustearen aurka agertuz. Kataluniako hauteskundeen atarian, PPk arrantza sektore katalanaren aldeko zenbait neurri hartzea onartu duen eztabaidan, Beltran de Herediak agerian utzi du Mediterraneoan hegalaburraren kuotak handitzeak Ekialdeko eta Mediterraneoko Atlantikoan espezie horren arrantza arautzen duen Errege Dekretua aldatzea beharko lukeela. "Ezin gara ados egon, arrantza-aparailu eta -moduen kuota murriztea ekarriko lukeelako, hala nola kanabera-arrantza, Kantauri itsasoan erabiltzen dena, arrantzatzen duten itsasontzi gehienak euskaldunak izanik".
Bestalde, “seriotasuna eta zorroztasuna" eskatu ditu arrainaren BEZa murriztea eskatzen duen enegarren ekimenaren aurrean -azken aldiz, Galiziako hauteskundeetan onartu zen-. "Amaitu ezazue zergak jaisteko joko populista honekin, sektoreak pozik uzteko baino balio ez duten hitzak esanez. Orain berriro dakarkizue, suposatzen dut, Kataluniako kanpainan ere titular bera aurkezteko", esan du. Ildo horretan, bozeramaile jeltzaleak BEZaren gaineko ahalmen arauemailea aldarrikatu du Euskadirentzat, "horrek Euskadiren beharretara eta interesetara egokitzeko aukera emango ligukeelako", eta, berandu baino lehen, Estatuko Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioa lortzeko itxaropena agertu du.
Mozioan eztabaidatutako gainerako neurriei dagokienez, Beltran de Herediak berriro eskatu du, Luis Planas ministroaren goi-ganberan duela gutxi egin zuen bezala, finantzaketa-lerroak ezar daitezela eta Europaren aurrean ekitea Egitura Funtsak bideratzeko aukera zabal dadin, ontzi-flota berritzeko eta modernizatzeko prozesuan sektoreari laguntzeko. "Arrantzaleei bizigarritasun-baldintza hobeak ematea ez ezik, flotaren deskarbonizazioan aurrera egitea ere ahalbidetuko du". Bozeramaile jeltzaleak burokrazia murrizteko ahalegina ere eskatu du, karga administratiboa arinduz eta azkartuz, kontrol- eta jarraipen-prozesuen zorroztasunari kalterik egin gabe, eta praktika ez oso jasangarrien bidez lortutako legez kanpoko arrantzaren kontrol handiagoa ere bai. "Itsas ingurunea eta baliabideen iraunkortasuna arriskuan jartzeaz gain, sektorearen errentagarritasuna ere larriki mehatxatzen du. Horregatik, garrantzitsua da produktuaren trazabilitatea bermatzea, merkatuak eta, batez ere, kontsumitzaileak babesteko ".
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08