Prentsa Aretoa

2024/06/18

Igotz Lópezek Adimen Artifizial generatiboaren aurrean sortzaileen jabetza intelektuala babesteko aurrea hartzera premiatu du Kultura ministroa

Jeltzaleak Ernest Urtasun ministroari galdetu dio zer neurri hartuko dituen eta noiz "sorkuntza intelektualaren lapurreta" saihesteko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko Igotz López senatariak "sortzaileak babesteko aurrea hartu eta neurriak hartzeko" eskatu dio Kultura ministroari, adimen artifizial generatiboaren bidez bere lanen jabetza intelektuala urratzeko arriskuaren aurrean. Gaurko Gobernuaren kontrol-saioan, ordezkari jeltzaleak Ernest Urtasun ministroari ohartarazi dio "hasiera batean berritzat" hartzen diren edukiak sortzea, horretarako babes intelektualeko beste sorkuntza batzuez baliatuz eta horiek sortu zituztenen eskubideak urratuz, "antzemateko eta neurtzeko oso zaila den lapurreta intelektuala” dela. “Zer neurri hartuko dituzu eta noiz haien jabetza intelektuala babesteko?", eskatu du senatari jeltzaleak, eta bereziki kontuan hartzeko eskatu du "euskara, katalana edo galegoa erabiliz sortzen dutenei, eta sortzaile txikiei, zailtasunik handienarekin bizirauten dutenak".

Duela gutxi Senatuan egindako agerraldi batean ere Igotz Lópezek gai mehatxu hauen inguruan galdegin zion Kultura ministroari, eta Urtasunek gai horretan adituak direnekin lan-mahai bat sortuko zuela erantzun zuen. Senatari abertzaleak Kultura Zorroaren arduradunari azaldu dionez, jabetza intelektualaren aurka egiteko arriskuaz gain, IA generatiboaren aurrerapen nabarmen eta azkarrak hainbat arrisku dakartza, hala nola, egiazkotasuna mehatxatzen duten manipulatutako ikus-entzunezko edukiak –argazkiak, bideoak, audioa, softwarea edo testua-, emaitza okerrak, koherentziarik gabeak, partzialak, azalpenik gabeko jatorrikoak, eta segurtasuna, pribatutasuna edo datuen babesa mehatxatzen dutenak.

Ezagutu Gure Senatariak