Prentsa Aretoa
2024/07/17
Estefanía Beltrán de Herediak Estatuaren nazio aniztasuna aitortzea eta harreman eredua adostea eskatu du
Bozeramaile jeltzaleak euskal nazioaren existentzia defendatu du eta monarkia goratzeko PPk aurkeztu duen mozioa babestea errefusatu du, "erakunde anakronikoa; erabateko anomalia demokratikoa"
Euskal Talde Parlamentarioak errefusatu egin du monarkia eta erregea aitortzeko PPk aurkeztu duen mozioa babestea, erakunde "anakronikoa eta anomalia demokratiko erabatekoa" dela nabarmenduta. Estefania Beltran de Heredia EAJ-PNVren bozeramaileak adierazi duenez, "ez diogu inolako erregeri pleitesiarik zor", eta ez duela ulertzen XXI. mendeko sistema demokratiko batean, Estatuaren eta armadaren buruzagitza "biziarteko, herentziazko, bide kromosomikotik transmititzen den eta herritarren borondatearen menpe ez dagoen" pertsona bati ematea. Hala, gogorarazi du erakunde hori "frankismoaren oinordekoa" dela, "eta eredugarriak ez diren jokabideak izan dituen pertsona batena, ia 40 urtez zigorrik gabe ibili dena, atzean ustelkeria arrasto bat utzita".
Beltran de Herediak Espainiako Estatuko monarkiaren bortxaezintasun mugagabea salatu du beste behin, epaitegien aurrean erantzun behar ez izatea ahalbidetzen diona, ezta bizitza pribatuan egindako ekintzengatik ere. "Non dago botere publiko guztiei eska dakiekeen gardentasuna? Nola gauzatzen da Felipe VI.ak esan zuen esaldia, " legearen aurrean denok berdinak garela" zioena? ", galdetu du bozeramaile jeltzaleak.
Halaber, salatu duenez, Espainiaren batasuna ordezkatzen duen monarkia "ez da neutrala, ez da moderatzailea, eta ez du konponbiderik ematen nazio bakarra ez den Estatu batentzat, nahiz eta hala aldarrikatu". Horren aurrean, Euskal Nazioaren existentzia defendatu du, eskubide historikoetan oinarrituta eta erakunde propioak eta nortasun linguistiko eta kultural berezitua mantendu dituena, eta Estatua osatzen duten nazioen harreman eredua adosteko eskatu du, "aitortzatik hasita".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19