Prentsa Aretoa
2024/09/26
Eusko Legebiltzarrak Estefanía Beltrán de Herediarenganako konfiantza berretsi du senatari autonomiko izateko EAJ-PNVtik
Goi Ganberako Euskal Talde Parlamentarioaren bozeramaile izaten jarraituko du, 2020ko irailean aukeratu zutenetik hona izan duen ardura
Eusko Legebiltzarrak Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz izendatu du gaur EAJ-PNVren XIII. legegintzaldirako senatari autonomiko izan dadin. Beltran de Heredia lehen bozketan aukeratu dute, 27 legebiltzarkide jeltzaleen babesarekin, eta Legebiltzarrak Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle-kopuruaren arabera aukeratzea dagokion hiru ordezkarietako bat izango da.
Horrela, Beltran de Heredia Senatuko Euskal Taldean sartuko da, eta bozeramaile izaten jarraituko du, 2020ko irailean aukeratu zutenetik izan duen ardura. Lan hori jeltzaleen bozeramailetzarekin konbinatzen jarraituko du hainbat batzordetan: Konstituzioan; Erregelamenduan; Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikaduran; Arrantzan; Barne atalean; Despopulazioan eta Erronka Demografikoan; eta Izendapenetan; gainera, Europar Batasunerako Batzorde Mistora atxikita egongo da eta Goi Ganberako Diputazio Iraunkorreko kide izango da.
Estefanía Beltrán de Heredia Arabako Uribarri Arana herrian jaio zen 1960an. Prestakuntzaz nekazaritza-ingeniaria da eta, Goi Ganberara iritsi aurretik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua izan zen 2012 eta 2020 artean. Iñigo Urkulluren lehen Gobernuan sartu aurretik, legebiltzarkide izan zen bi legegintzalditan (1998-2001 eta 2005-2007), beran Berdintasun eta Nekazaritza arloetan talde jeltzalearen bozeramaile izan zela, eta Nekazaritzako foru diputatu eta Arabako Batzar Nagusietako prokuradore ere izan zen. Araba Buru Batzarreko kide ere izan zen 2004 eta 2007 artean.
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08