Prentsa Aretoa

2024/10/26

Espainiako Gobernuari Urduña eta Bilbo arteko aldiriko trenetan bagoi irisgarri bat jartzeko eskaria helaraziko dio Igotz Lópezek Senatuari

EAJ-PNVk berehalako konponbide hori hartzea eskatuko du, Exekutiboak 2025eko amaiera edo 2026ko hasierarako iragarri zituen konboi egokituak etorri bitartean

rss Ezagutzera eman
Espainiako Gobernuari Urduña eta Bilbo arteko aldiriko trenetan bagoi irisgarri bat jartzeko eskaria helaraziko dio Igotz Lópezek Senatuari

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk Urduña eta Bilbo arteko aldiriko trenetan gutxienez bagoi irisgarri bat jar dezala eskatuko dio Espainiako Gobernuari. Euskal Talde Parlamentarioak bere egin du Bizkaiko eta Aiaraldeko Pentsiodunen Mugimenduaren erreklamazioa, eta udalen eta linea horren erabiltzaileen kezka helaraziko dio Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Batzordeari berau batzartzen den hurrengo saioan, urriaren 31rako aurreikusita zegoen saioa DANAren eraginen ondorioz bertan behera geratu ostean, eta eskatuko du Gobernu Zentralari eska dakiola neurri hori berehala har dezala, Gobernu zentralak iragarritakoaren arabera 2025eko amaieran edo 2026ko hasieran konboi egokituekin ordezkatu bitartean, gaur egun Bartzelonan eta Madrilen zerbitzuan daudenak.

Senatuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Batzordeko arduradun jeltzaleak, Igotz Lópezek, zehaztu duenez, Urduña-Abando aldirietako lineako C3 guneko geltokietarako sarbideak berregituratu egin dira berriki, eta, horrela, "mugikortasun urriko pertsonak nasaraino iristen dira, baina gero ezin dituzte trenetako eskailerak igo. Mugikortasun Jasangarriko eta Garraioetako Ministerioari eskatzen diogu, tren ‘berriak’ iritsi bitartean, konboi bakoitzeko bagoi bat gutxienez gaitzea mugikortasun urriko pertsona guztien irisgarritasuna bere kabuz bermatzeko".

Ezagutu Gure Senatariak