Prentsa Aretoa
2024/11/14
EAJ-PNVk proposatuta, Senatuak Urduña eta Bilbo arteko aldiriko linean tren irisgarriak lehenago jar daitezela eskatu du
Garraio Batzordeak, aho batez, Espainiako Gobernuari eskatu dio konboiak 2025eko azken hiruhilekorako gaitzea, Garraio Ministerioak egin zuen aurreikuspen zehaztugabearen ordez, 2026ko hasierara arte aipatzen zuena
EAJ-PNVk bultzatuta, Senatuak Espainiako Gobernuari eskatu dio Urduña eta Bilbo arteko aldiriko trenbidera erabat irisgarriak diren trenak 2025eko azken hiruhilekoan hel daitezen. Espainiako Gobernuak duela zenbait aste iragarri zuen "2025eko amaierarako edo 2026ko hasierarako" epe zehaztugabe bat, egungo konboien ordez beste konboi egokitu batzuk jartzeko. Hori dela eta, Euskal Talde Parlamentariak denbora hori laburtu eta zehaztu dadila bilatu du.
Mozioak Batzordean izan diren Talde guztiek babestu dute, PSOEren babesa izateak suposatzen duen abalarekin, hain zuzen ere Espainiako Gobernuko alderdi nagusia, eta Oscar Puente Garraio ministroa kide duena. Hala eta guztiz ere, Igotz López senatari jeltzaleak eutsi egin dio, babes gisa, Ministerioak, epeak beteko ez direla aurreikusiko balitz, linea estaltzen duen tren bakoitzean bagoi irisgarri bat, gutxienez, gaitu behar izateko eskakizunari. Erreserba-neurri horrekin, Euskal Taldeak bere egin du Bizkaiko eta Aiaraldeko Pentsiodunen Mugimenduaren erreklamazioa, bai eta udalen eta linea horren erabiltzaileen erreklamazioa ere. "Mugikortasun urriko pertsonak nasaraino iristen dira, baina gero ezin dituzte trenetako eskailerak igo. Ahalik eta lasterren bermatu behar dugu irisgarritasuna, bere kabuz igo daitezen trenera", eskatu du Lópezek.
Dena dela, gaur arratsaldean onartutako testuak Ministerioari eskatzen dio, baita ere, amaitu ditzala C3 lineako geltoki guztietan irisgarritasun-azpiegiturak sortzeko beharrezkoak diren obrak, arrapalak, igogailuak eta nasak egokitzea barne, oraindik erabilgarri ez dauden geltokietan, bai eta Renferen Irisgarritasun Plana gauzatzen jarrai dezala ere. Plan horren helburua da jatorrizko geltokiaren sarreratik helmugako irteeraraino irisgarritasuna bermatzea, irisgarritasunaren %100era iritsiz trenen flota osoan.
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08