Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/03/25

María Dolores Etxanok Derrigorrezko Kirol Aseguruaren araudiaren onarpena lideratu dezan premiatu du Pilar Alegria ministroa

Kirol federazioek aseguruak kontratatzeko dituzten zailtasunekin eta segurtasun ezarekin amaitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari

rss Ezagutzera eman
María Dolores Etxanok Derrigorrezko Kirol Aseguruaren araudiaren onarpena lideratu dezan premiatu du Pilar Alegria ministroa

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVko Maria Dolores Etxano senatariak Kirolaren Legea aplikatzeak kirol aseguruak kontratatzerakoan federazioetan sortzen dituen segurtasun eza eta zailtasunekin amaitzeko eskatu dio Pilar Alegria ministroari. Gaurko kontrol saioan Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kiroletako arduradunari egindako galderan, Etxanok Kirolaren Legearen 23.3 artikulua aldatu beharra dagoela adierazi dio, baina, aldaketa horretaz gain, Derrigorrezko Kirol Aseguruaren araudia onartzea premiazkoa dela gaineratu du, legea onartu eta bi urtera oraindik egiteke dagoena.

Ordezkari jeltzaleak azaldu duenez, araudi honek kirol-federazioek, "primen igoeraren ondorioz, lehia-lizentziarik eskaini ezin izatea eta kirolari federatuen arreta bermatuko duten polizetan sartzerik ez izatea” eragiten duen egoera konpondu behar du. “Azken batean, federazioak aseguru-etxeen erabakien esku geratzea".

Bestalde, Etxanok dei egin du araudi berriak federatu gabeko kirolarien -osasun-sistema publikoaren babesa jasotzeko eskubidea dutenak-, eta kirolari federatuen artean, -estaldura aseguruaren bidez ematen da, erregelamendu bidez ezartzen denaren arabera- kirolaren legeak sortzen duen aldea ebatz dezan. "Erregelamenduak lizentzia desberdinak bereiz ditzake, kirolarien profil desberdinak daudelako; eskola-kiroletik hasi eta lehiaketako kirolarietaraino: oinarrizko lizentziak, lehiaketakoak edo elitekoak, federazio-kuota desberdinak ahalbidetuko lituzketen prezio desberdinekin, federazioan lehiaketetan parte hartu gabe kirola egiten dutenei emateko aukera emanez".

Azken egunotan, Kirolaren Legearen 23.3 artikulua aldatzeko balizko Lege Proposamen bateratu baten berri izanik, Etxanok Espainiako Gobernuari dei egin dio nahitaezko kirol-aseguruaren araudiaren lidergoa bere gain har dezan, bere osotasunean, lege-aldaketen proposamenak barne.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Ezagutu Gure Senatariak