Prentsa Aretoa
2025/05/07
Estefanía Beltrán de Herediak albaitariei sendagaiak dispentsatzea mugatzen dien Errege Dekretua berrikustea eskatu du, animaliei arreta ematea eta abeltzaintzako ustiategiak kaltetzen dituelako
Egiaztatu duenez, abeltzainak farmaziara joatera behartzen dira eta tratamenduak atzeratu egiten dira, ustiapen-kostuak ere handituz
EAJ-PNVko bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak uste du beharrezkoa dela 666/2023 Errege Dekretuaren eragina berrikustea eta aztertzea, bere iritziz albaitarien praktika klinikoa mugatzen duelako eta "eragin negatiboa duelako animalien zaintzan eta arretan". Goi Ganberako osoko bilkuran, Beltran de Herediak Euskal Taldearen kezka azaldu du, sendagaien zuzeneko banaketa murrizteak eta antibiotiko jakin batzuk preskribatzeko baldintza erantsiek "ondorioak dituztelako animalien osasunean eta ongizatean, eta eragina dutelako abeltzaintzako ustiategietan".
Araudi berriaren arabera, animalien arduradunek farmaziaraino joan behar dute, albaitariak une horretan ebazten zuen animalien tratamendua atzeratuz eta ustiapen-kostuak handituz, joan-etorriak eta inbertitutako denborak direla eta. "Errege Dekretu hau berrikusi behar da, sektore guztien gaineko eragina sakon aztertzeko eta, gainera, beharrezko aldaketak egiteko, Europako araudiari entzungor egin gabe, albaitaritza-arreta arin, eraginkor eta osoa eman dadin", eskatu du bozeramaile jeltzaleak.
Beltran de Herediak EAJ-PNVren jarrera azaldu du Alderdi Popularrak lehen sektorearekin lotutako askotariko proposamenei buruz aurkeztutako mozio baten eztabaidan, bozeramaile jeltzaleak PPk Espainiako Gobernuaren aurka egiten duen estrategian kokatu duena, "etekin politikoa ateratzeko helburu bakarrarekin". Honen harira, azaldu du Donald Trumpek zenbait produkturi arantzelak igoko dizkiela iragarri ostean, Eusko Jaurlaritzak 2.000 milioi euroko laguntza sorta bat aktibatu duela sektore kaltetuenak babesteko, besteak beste, nekazaritza eta abeltzaina eta mahastizaintza, eta, bestalde, Espainiako Gobernuak 14.000 milioi baino gehiago mobilizatzea erabaki duela; “azken neurri hori Alderdi Popularrak ez duela babestuko dirudi; hau da, Gobernuaren proposamenen aurka zaudete, ondoren mozioak aurkezteko, lehen errefusatu duzuena eskatuz, nahiz eta jakin mozioek ez dutela eragin praktikorik kaltetuentzat". "Sektoreak, jaun-andreok, ekintza gehiago eta zarata gutxiago behar du, adostasun handiagoa eta liskar gutxiago", eskatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2025/05/06
Senatua
2025/05/05
Senatua
2025/04/30
Senatua
2025/04/22
Senatua
2025/04/16
Berri ikusiagoak...
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08
Senatua
2024/04/23