Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/02/20

Mexikon Errepublikaren legezkotasun historikoa omendu dute

Euskal Senatari Abertzaleak Legebiltzar taldeak proposatuta, Senatuko Mahaiaren ordezkari talde bat, Iñaki Anasagasti buru izango duelarik, izango da datorren astean, Mexikon Diego Martinez Barrio Erbesteko Espainiar Errepublikaren presidente izendatua izan zeneko hirurogeigarren urteurrena  ospatzeko ekitaldian.

rss Ezagutzera eman
Izendapena 1946 urtean gertatu zen Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean eta Frantzian, Manuel Azaña Espainiar Errepublikaren presidentea hil ondoren. Garai hartan Diego Martínez Barrio Gorteen presidentea zen eta Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariak, Josep Irla Catalunyako Generalitat-aren presidenteak eta Franco-ren diktadurak erbesteraturiko indar demokratikoen ordezkariek proposatu zuten Errepublikaren presidente izateko.
 
Mussoliniren heriotzaren eta Adolf Hitlerren buru hilketaren ondoren eta Alemaniak bigarren mundu gerra galdu zuela, ematen zuen Espainiar estatuan demokrazia ordezkatua ezarriko zela Francok nazi-fazismo galtzaileari lagundu ziolako. Dena dela eta iragarpen guztien kontra, Francoren diktadurak beste hogeita hamar urte iraun zuen. 
 
Kontua da Mexikok ez zuela inoiz Franco-ren erregimena onartu eta Errepublikaren legezko gobernua errespetatzen eta onartzen jarraitu zuela.
Ezagutu Gure Senatariak