Prentsa Aretoa
2006/02/22
Senatuak aho batez onartu du Europako diru-sarreren inguruan Galeuscat-ek sustatuko emendakina
Galeuscat (EAJ, CiU eta BNG) osatzen duten Senatuaren legebiltzar taldeek Europako diru laguntzen murrizketak ekarriko duen egoera saihesteko prebentzio neurriak hartzeko ekimena aurkeztu diete gainontzeko taldeei. Hauek, proposamena ontzat jo dute eta emendakin transakzionala bozkatzea lortu dute. Helburu nagusia, nekazaritza eta arrantza sektoreek jasango duten diru sarrera murrizketa aztertzea da.
Aho batez onartu den testuak aurrekontu berrien ondorioz eragina jasan duten sektoreen egoera aztertzeko eskaera egiten du, eta, honen arabera, politika ezberdinak habian jartzea eskatu dio Gobernu zentralari; betiere, “2007-2013 Perspektiba Finantzariak” onartu eta publiko egin ondoren.
Era berean, Exekutiboak etorkizunera begira “azterketa eta plan ezberdinak" egiteko eskatu dute. Horrela, sektore hauek ordezko aktibitate eta jarduerak aurrera eraman ditzaten ahalbideratzea lortu nahi dute.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19