Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/02/22

Xabier Albisturrek Autonomia Erkidegoek Ikerketa eta Garapen arloko eskumenak jaso ditzatela eskatu du

Senatari Jeltzaleen Taldeko senataria den Xabier Albisturrek aurkeztu duen zuzenketan azaltzen denez, Estatu espainiarreko ekonomia teknologiaren eta ezagutzaren ekonomiarantz eroateko xedea izango duen Lehendakari Konferentzia deitzeko eskatzen zaio Gobernuari. Hortaz, Albisturrek uste du funtsezkoa eta ezinbestekoa dela Ikerketa eta Garapen arloko eskumenak Autonomia Erkidegoei transferitzea.

rss Ezagutzera eman
Eskumenaren transferentzia exijitzeko arrazoi gisa, senatariak esan du nabarmena dela arlo horretan finantzaketari dagokionez gaur egun dagoen koordinaziorik eza. Ildo horri jarraiki, Albisturrek azpimarratu du Euskal Autonomia Erkidegoak askozaz ere zenbateko handiagoa ematen diola Estatuari kupoaren bidez gero Erkidegoak Estatuaren Aurrekontu Orokorren bidez jasotzen duen kopurua baino.
 
“Egoera hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoak finantza arloan esfortzu handiagoa egin behar du, eta hori ez litzateke horrela izango, baldin eta eskumena garai egokian transferitu izan bazen, 1979ko Gernikako Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan jasotzen denarekin bat etorriz”, adierazi du Xabier Albisturrek.
Ezagutu Gure Senatariak