Prentsa Aretoa
2006/02/23
Anasagastiren esanetan Barrenechea y Goiri enpresaren jabeek "euskal abertzaletasunaren alde egin izan dute betidanik"
Iñaki Anasagasti EAJren senatariak adierazi duenez, atzo Boluetako Barrenechea y Goiri enpresan jarri zuten lehergailua "astakeri" bat da eta enpresa honen jabeek "betidanik, euskal aberriaren alde" egin izan dutela azpimarratu nahi izan du.
Radio Euskadin izan duen elkarrizketan, Barrechea y Goiri enpresaren jabeek, betidanik, "euskal abertzaleak eta erbesteratze garaian Eusko Jaurlaritzaren laguntzaileak" izan direla azaldu du Anasagastik.
"Bizitza guztian zehar euskal abertzaletasunari lagundu izan diote Barrenechea y Goiri-koek eta nik zenbait astakeri entzuten ditudanean, hau da, nazio eraikuntzari buruz zenbaitek esate dituzten astakeriak entzuten ditudanean, egia esan, urduritu egiten naiz. Ni euskal abertzale petoa naiz, independentista, ez naiz espainiarra eta hauek guztiak, ekintza bortitz hauek burutu ostean, Euskadi eraikitzen daudela esaten dutenean..., herrialde honen aberastasuna suntsitzen ari dira. Eta hau jendeari argitu behar zaion egia da" gaineratu du senatariak.
Iñaki Anasagastik, era berean, adierazi du "herrialde honen barruan bizi garenokin elkar bizi behar" dugula eta ez, aldiz "estralurtarrekin". "Zein gizarte eredutan bizi nahi dute?, zein herrialde eredu saldu nahi digute?. Izan ere, abertzaletasun kontuetan, ez baitigute irabaziko".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19