Prentsa Aretoa
2006/02/27
BNG, EAJ eta CiU proposamen bateratuak aztertzen ari dira
Kongresuko eta Senatuko BNG, EAJ eta CiU alderdien legebiltzar taldeak Herri Administraziorako Lege Egitasmoaren eta Menpekotasun Lege Egitasmoaren inguruko jarrera bateratua adosteari ekin diote. Halaber, Senatuaren berrikuntzarako ekimen bateratua aztertzen ari dira. Gai hauek aztertuko dituzte hiru alderdi politikoetako ordezkariek datorren asteazkenean, martxoak 1, Eusko legebiltzar taldeak Kongresuan duen egoitzan izango duten bileran.
Lankidetza hau Galiza, Euskadi eta Catalunyako alderdi abertzale handienek adostutako Galeuscat estrategiaren barruan dago, helburuak direlarik beren eraginkortasun politikoa hobetzea, alternatiba bateratua eratzea eta Estatu aberri anitzaren onarpenaren aldeko marko egonkor eta sistematikoa lortzea.
Galeuscat-ek 2006 urterako duen jarduera egitarauak berariaz aurrikusten du Galeuscat Taldeartekoaren Batzorde Iraunkorra eratzea. Honen helburu nagusia izango da Kongresuan eta Senatuan legebiltzar ekimen bateratuak martxan jartzea, beti ere BNG, EAJ eta CiU alderdien interesak gutxietsi gabe.
Euzkadi Buru Batzarraren Idazkaria da esandako Batzorde Iraunkorraren arduraduna eta EAJren ordezkari gisa, Galeuscat Taldearteko berean parte hartuko dute Aitor Esteban diputatuak eta Inmaculada Loroño senatariak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19