Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/03/15

SENATUAK EUSKADIK HEZKUNTZA ALORREAN DUEN AUTONOMIAREKIN ERLAZIONATUTAKO EMENDAKINAK ONARTU DITU

Goi Ganberako Hezkuntza Komisioak EAJk Hezkuntza Lege Organikoari aurkeztutako hainbat emendakin onartu ditu. Zuzenketa hauek EAEren eskumenen babesa bermatuko dute.

rss Ezagutzera eman
Goi Ganberako Hezkuntza Komisioak Hezkuntza Legearen inguruko eztabaidarekin jarraitu zuen atzo. Asteleheneko bi betoak ezeztatu ondoren, talde ezberdinek aurkeztutako emendakinak landu zituzten.

Javier Maquedak ordezkatutako Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak 26 emendakin defendatu ditu – bat dagoeneko Kongresuan zuzenduta baitzegoen-. Horien artean, EAEren autonomia eta eskumenak babesteko zuzenketak gailentzen ziren.

Azkeneko bozketan, abertzaleek sei emendakin aurrera ateratzea lortu zuten; horietako batek lokalen eta eraikinen mantenua Autonomi Erkidegoei egozteari buruzkoa zen, izan ere, udalek ez dute diru nahikoa horrelako gastuei aurre egiteko.

Saioaren amaieran, Maquedak bere poza azaldu zuen lortutakoaren aurrean; hala ere, datorren asteko osoko bilkuran falta diren emendakinak aurrera ateratzeko negoziatzen jarraitzeko asmoa adierazi du.
Ezagutu Gure Senatariak