Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/03/21

JAVIER MAQUEDAk FUTBOL ZELAIETAKO BIOLENTZIAREN AMAIERA ESKATU DU

Javier Maqueda Senatari jeltzaleak Múgica Herzog Arartekoari futbol zelaietan jazotzen ari den biolentziari aurre egiteko neurri gogorrak hartzeko eskatu dio.

rss Ezagutzera eman
Arartekoarekin erlazioak dituen Batzorde Mistoak gaur goizean izan du bilera. Bertan, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak eskatu ondoren, Enrique Múgica Herzog egon da kirolean areagotzen ari den biolentziaren inguruan hitz egiteko.

Bere mintzaldian, Maqueda senatari jeltzaleak mundu mailako kirol ikuskizunetan areagotzen ari den indarkeri, xenofobia eta arrazakerian zentratu da, futbol zelaietan zehazki. Zentzu honetan, senatari abertzaleak hainbat adibide azaldu du, Eto´orena esate baterako. Halaber, hainbat futbol talderen pasibitatea kritikatu du. Honen aurrean “gaitz” honekin amaitzeko neurriak hartzeko exijitu du.

Javier Maquedak 1998eko abenduan Madrilen erahil zuten jarraitzale errealzalea- Aitor Zabaleta- gogoratu nahi izan du. Honen haritik, Vicente Calderonen entzun ziren oihuak gaitzetsi ditu; oihu hoietan Zabaletaren aurkako hitzak entzun zitezkeen, eta errudunen askatasuna eskatuz beste oihu batzuk.

Hori guztia dela eta, Maquedak neurriak hartzeko eskatu dizkie bai Arartekoari eta baita botere publikoei ere.
Ezagutu Gure Senatariak