Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/03/21

ESKI ESTAZIOAK ERREGULATZEKO INFORMEA AURKEZTU DUTE SENATUAN

Senatuko Ponentziak idatzitako Informearen helburu nagusia eski estazioen erabilera erregulatu eta turismo mota hau suspertzeko neurriak hartzea da.

rss Ezagutzera eman
Eski estazioen arrazoizko erabilera sustatzeko sortu zen Senatuko Ponentziak ateratako ondorioak azaldu ditu gaur arratsaldean hasi den Goi Ganberako osoko bilkuran.

Bozeramaleen txandan, Xabier Albisturrek egoerari aurre egiteko Lege bat egiteko proposamena ontzat jo du. Bere hitzetan, “ aktibitate hauekin gozatzen duten pertsonen beharrei aurre egingo diegu, eta, era berean, ingurumena zaintzea lortuko dugu; era berean, erabiltzaileen ziurtasuna bermatzeko aukera izango dugu”. Amaitzeko, Gobernuari neurri hauek lehen bait lehen aplika ditzan eskatu dio.

Ponentzia pasaden otsailaren 24an,-2005- Xabier Albistur (EAJ) presidente duen Industria Komisioan sortu zen. Ponentzia honen helburu nagusia eski estazioen erabilera erregulatzeko informe bat egitea zen. Era berean, turismo mota hau suspertzeko neurriak hartzeko hitza eman zuten. Zentzu honetan, Ponentziak hainbat bilera izan zituen adituekin. Ikerketa ugariren ondoren, aipatutako Informea idatzi zuten, eta Baqueira Bereten ospatu zen Eski Federazioen Batzarrean azaldu zuten.
Ezagutu Gure Senatariak