Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/03/21

EAJk NAFARROARENTZAT EZINBESTEKOAK DIREN AUTOBIEN EXEKUZIOA LEHENBAILEN GAUZATZEKO MOZIOA BABESTU DU

Víctor Bravo EAJko senatariak A-68 Autobia (gaur egun N-232) eraikitzeko lanak bizkortzeko mozioari babesa eman dio. Lan hauek Iruñea- Huesca, Madrid-Tudela eta Iruña eta Logroño bitartean izango dira.

rss Ezagutzera eman
Gaur arratsaldean Senatuan hasi den Osoko Bilkuran Victor Bravok, mozioa babestu ezezik, abiadura azkarreko sareen konexioak gauzatzeko Estatuko eta Nafarroako exekutiboen arteko Lankidetza Hitzarmenak sinatzearen beharra azpimarratu du.

“Lurralde kohesionatu eta garatu bat lortu nahi badugu, komunikazio sarea zaintzea eta lantzea ezinbestekoa da”, esan du Bravo senatariak. Era berean, “etorkizunerako ikuspegia eduki ahal izateko, ahalmen handiko bide sareak eta zerbitzuak behar ditugula” baietsi du.
Ezagutu Gure Senatariak