Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/03/29

MAQUEDAk PICASSOren GERNIKA BILBORA ERAMATEKO ESKATU DU BERRIRO ERE

Javier Maqueda senatari abertzaleak Miguel Zugaza Prado Museoko Zuzendariari elkarlana eta babesa eskatu dio Gernika koadroa Bilboko museo batera eraman dezaten

rss Ezagutzera eman
Goi Ganberako Kultura Komisioak Ricardo Zugaza Prado Museoko Zuzendaria hartu du gaur goizean. Helburak eta planak azaldu ondoren, Komisioak mozio bat onartu du; honen bitartez, Gobernuari aldi baterako Gernika koadroa Euskal Autonomi Erkidegora eramateko eskaera egin dio. Talde sozialistak izan ezik, beste talde guztiek onartu dute eskaera.

 Bere parte-hartzean, Komisioan EAJko bozeramaleak, Javier Maquedak Miguel Zugaza Prado Museoko Zuzendariari elkarlana eta babesa eskatu dio ekaina eta iraila bitartean Prado Museoan eta Reina Sofia Zentroan egingo den erakusketaren ondoren, koadroa Bilbora eraman dezaten.

Senatari abertzaleak EAJk bi urtetan zehar Senatuan hainbat eskaera egin dituela azpimarratu du; Ministrak, aldiz, arrazoi teknikoak argudiotzat erabiliz ezetz esan izan du.
Ezagutu Gure Senatariak