Prentsa Aretoa
2006/04/03
SOZIETATE KOOPERATIBO ETA LABORALEN ESKAERA HISTORIKOARI IRTENBIDEA EMANGO DION MOZIOA ONARTU DA SENATUAN
Víctor Bravo, EAJko Senatuko Enplegu Komisioko bozeramaleak, PP eta PSOEren babesa jaso du Gobernuari Sozietate Laboral eta Kooperatiboen arazo historikoari soluzioak emateko eskatu duenean. Arazoa FOGASA eta langileen arteko “errekuperazio hitzarmenak” sortutako zorretan oinarritzen da.
Gaur goizean Senatuko Enplegu Komisioak ospatu duen saioan, Victor Bravo EAJko senatariak mozio bat aurkeztu du Sozietate Laboral eta Kooperatibek urteetan zehar jasan duten arazo historikoari irtenbidea emateko. Bertan, FOGASA eta Sozietate Laboral eta Kooperatiboek hitzartutako akordioen ondorioz sortutako zorren barkamena eskatu du.
Senatari jeltzaleak Estatu espainiarrak laurogeigarren hamarkadan pairatu dituen krisi ekonomikoei buruzko hainbat zertzelada eman ditu. Horren aurrean, soluzio moduan, langileek, FOGASAren bitartez hainbat hitzarmen sinatu zituzten; hauen arabera, FOGASAk langabezi prestazio osoa aldi bakarrean eman zien enpresa berrietan inbertitzeko; aitzitik, prestazio hori interes eta guzti bueltatzeko exijitu zieten.
2001 urtean Errege Dekretu bat sinatu zen urte horretan oraindik ordaindu gabeko zorrak barkatzeko, baina ez lehenagokoak. Mozio honekin, aldiz, zor hauek barkatzea lortu da.
Honakoa ez da Bravo senatariak eskaera hau egiten duen lehenengo aldia; otsailaren 8an ospatu zen osoko bilkuran Caldera Ministroari arazo historiko honi irtenbide azkarra emateko eskatu zion. Ministroak, orduan, baiezkoa eman zion.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19