Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/04/25

SENATUAK EAJk SAHARAREN AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEARI BURUZ AURKEZTUTAKO MOZIOA ONARTU DU

Elena Etxegoyen EAJko senatariak saharauiar herriaren autodeterminazio eskubidea eta giza eskubideen errespetua bermatuko dituen mozioa aurkeztu du Goi Ganberan. Mozio honetan onartu dena arazoa konpontzeko ezinbestekoa da.

rss Ezagutzera eman
Gaur arratsaldean hasi den Senatuko Osoko Bilkuran, Elena Etxegoyen EAJko senatariak mozio bat aurkeztu du Saharak pairatzen duen egoeraren inguruan. Ekimenak Goi Ganberako talde parlamentario guztien babesa jaso du.

 Mozioa defendatzeko, Etxegoyen senataria Nazio Batuen erresoluzioetan oinarritu da; saharauiar herriak autodeterminazio eskubidea duela eta hau gauzatzeko erreferendum aske eta demokratikoa egingo dela alegia.

Etxegoyen senatariak Koffi Annanek egindako azken adierazpenak azpimarratu ditu. Nazio Batuetako Idazkari Nagusiaren hitzetan, Marokok ezarri nahi duen “Autonomia Planak” ez du inolako baliorik, izan ere, Marokok Sahararekiko duen subiranotasuna onartuko luke; eta gaur egun Segurtasun Kontseiluko estatu batek berak ere ez du egoera hau onartu. Era berean, Annanek bertara Ginebrako Giza Eskubideen Delegazio bat bidaltzeko asmoa iragarri zuen.

Gogora dezagun pasaden apirilaren 5ean ospatu zen Osoko Bilkuran senatari jeltzaleak gai berdinaren inguruan aurekeztu zuen interpelazioa. Orduan, Etxegoyenek Sahararen aldeko konpromezu tinkoa eskatu zion Exekutiboari. Ondorioz, gai honi buruz Senatuan sortutako taldeari- "Herri saharauiarrarentzat bakea" “lanean jartzeko” eskatu dio.
Ezagutu Gure Senatariak