Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/04/26

MAQUEDAK BABCOCK ENPRESAK BIZI DUEN EGOERARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU DU

Javier Maqueda senatariak 2007 urtean enpresaren lurrak saltzeko dauden aukeren aurrean langileek bizi duten egoera larria salatu du

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean Senatuan ospatu den kontrol saioan Ekonomia Komisioan EAJko bozeramalea den Javier Maquedak Babcock Power enpresak duen egoerari irtenbidea emateko zein soluzio duen galdetu dio Pedro Solbes Ministroari.

Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak hainbat galdera egin ditu SEPIk Planaren segimenduan egin duen lanari buruz. Zentzu honetan, Maquedak 2005eko apirilean Goi Ganberan onartu zen mozioa gogorarazi dio Solbesi. Bertan, Gobernuak gai honen inguruan Gorteei informatzeko konpromezua hartu zuen; mozioaren alde 138 boz egon ziren, kontra, aldiz, 101. Aitzitik, mozioa ez da bete.

Bukatzeko, Ekonomia Saileko EAJko bozeramaleak Kontu Auzitegiak emandako berria komentatu du; Auzitegiak adierazi zuenez, Babcock enpresaren kostea 739 milioi euro izan da Estatuarentzat 1997 urtetik. Hala ere, Rodrigo Ratok 2003an esan zuenez – enpresa austriarrei saldu zitzaienean alegia-, egokiena enpresaren akzioak SEPIren tutelatzapean egotea litzateke.
Ezagutu Gure Senatariak