Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/04

ZERGA ADMINISTRAZIOEN ARTEKO KOOPERAZIOA HOBETZEKO EAJk AURKEZTU DUEN MOZIOA AHO BATEZ ONARTU DU SENATUAK

Victor Bravo senatariak ezinbestekotzat jo du Exekutiboak Zerga Administrazioen artean sortutako arazoei irtenbidea emateko neurriak hartzea

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean Goi Ganberan ospatu den Ekonomia Komisioko legebiltzar talde guztiek EAJko kide den Victor Bravok aurkeztutako mozioa babestu dute. Honekin, Zapateroren Exekutiboak Administrazioen arteko kooperazioa hobetu eta areagotzeko neurriak hartzea lortu da. Babesa talde mistoak, CiUk, Entesa Catalana del Progrés, EAJk, PSOEk eta Alderdi Popularrak eman dio.

Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak hainbat arrazoi azaldu ditu; horien artean, Administrazio ezberdinen arteko erlazio ekonomikoen arazoak azpimarratu ditu. Honetaz gain, Bravo senatariak lehengo urtean Administrazioen arteko bilerak gogorarazi ditu; saiakera hau txalotu arren, “alde bakarrekoak” direla adierazi du, eta hainbat arazo konpondu gabe uzten dituela gaineratu du: likidazioak, diru-sartzeak, eta, batez ere, eta inolako soluziorik jasan ez duten iraganean antzemandako arazoak.

Mozio hau onartzeak bileren jarraipena bermatuko du; bertan, egoera guztiak eztabaidatzeko konpromezua hartu beharko dute. Halaber, iraganeko arazo ekonomikoei aurre egiteko neurriak hartuko ditu Estatuak. Amaitzeko, “Junta Arbitral” deritzonaren sorrera erraztuko du, Administrzioen arteko liskarrak konpontzeko xedez.
Ezagutu Gure Senatariak