Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/08

EAJk KALITATEZKO UNIBERTSITATEA LORTZEKO EGINGO DU LAN

Javier Maqueda, Senatuko Hezkuntza Komisioan EAJko bozeramaleak bere lankidetza eskaini die Estatuko errektoreei gaur arratsaldean ospatu den komisioan. Era berean, Ministrari talde político guztien proposamenak entzuteko eskatu dio.

 

rss Ezagutzera eman
Zentzu honetan, Unibertsitate Lege berriaren (LOU) diseinuan unibertsitate eta erkidego ezberdinen autonomiaren errespetua exijitu du; izan ere, Hezkuntza Lege Organikoarekin (LOE) ez zen horrelakorik gertatu. Maqueda senatariak orain arte jasotako informazio gabezia salatu du, jaso dituzten berri bakarrak hedabideei esker jaso dituztela gaineratuz. Era berean, Exekutiboari hainbat galdera, interpelazio eta mozio planteatu zaizkiola azaldu du; aitzitik, momentura arte ez dute inolako erantzunik jaso.

Bukatzeko, ordezkari abertzaleak 1999an sinatutako “Boloniako Deklarazioa” oso garrantzitsua dela azpimarratu du Europako beste Herrialdeekin mailakatu nahi izanez gero;  “bai gazteen eta baita gizarte osoaren etorkizuna” dela baietsiz.
Ezagutu Gure Senatariak